Egtvedeko Neska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neskaren berreraikuntzaren marrazkia
Egtved-go Neska-ren hilkutxa, enbor batez eginda, Danimarkako Museo Nazionalean.

Egtved-eko Neska (danieraz Egtvedpigen) (K.a. c. 1390–1370 ) Brontze Aroko neska bati emandako izena da. Ongi kontserbatsutako haren hondakinak 1921ean aurkitu zituzten Hegoaldeko Danimarkan dagoen Egtved-etik herritik gertu, hilkutxa moduan erabili zuten hustutako enbor baten barruan. 16 et 18 urte bitarte izango zituela kalkulatu da, mehea zen, 160 cmko altuera, ile motza, horia eta ondo ebakitako azazkalak zituen[1]. Enborra Dendrokronologiari esker datatu da K.a. 1370 urte inguruan. Haur baten gorpuzki erreekin batera aurkitu zuten, 30 m zabal eta 4 m garai zen tumulu batean. Neskaren ilea, garuna, hortzak, azazkalak eta larruazaletik pixka bat baino ez dira mantendu.

Ehorzketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tumulua 1921ean induskatu zen eta ekialdetik mendebaldera lerrokatuta zegoen hilkutxa bat aurkitu zen barruan. Kopenhageko Danimarkako Museo Nazionalera eraman eta zigilatu zuten. Han ireki zuten, eta Egtved Neska aurkitu.

Egtved-go Neskaren hilkutxa, Danimarkako Museo Nazionalean.
Egtved-go Neskaren hilkutxa, Danimarkako Museo Nazionalean.

Hilkutxan, idi larruan bilduta zegoen neskaren gorpua. Ukondora iristen ziren mahukak zeramatzan, solte. Gerria biluzirik zeukan eta hari motzeko gona bat janzten zuen. Brontzezko eskumuturrekoak zituen, eta artilezko gerriko bat, kiribilez eta ziri batez apaindutako disko bat zuena. Haren azpian 5-6 urteko haur baten gorpuzkiak zeuden. Bere buruan urki-azalezko kaxa txiki bat zegoen, opil bat, brontzezko orratzak eta buruko sare bat zituena.

Hilkutxa itxi aurretik, manta bat eta idi larru batez estali zuten. Milorri loreak (udako ehorzketa adierazten dutena) eta gariz egindako garagardoa, eztia, mirtoa eta ahabi gorriak (Vaccinium vitis-idaea) zituen ontzi bat jarri zituzten. Bere janzkera bereizgarria, Brontze Aroan lurpetik ateratzean harridura eragin zuena, Brontze Aroan Europako iparraldean ohikoa den estilotik gordetako adibiderik onena da. Egtved neskatoaren zainketa ona lurzoruaren aldeko baldintza azidoen ondorio da, eskualde osoan ohikoa dena[2].

Berreraikitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lejre Zentro Esperimentalak berreraiki zuen janzkera Danimarkako Museo Nazionalarentzat, eta han erakusten da gaur egun. Bestalde, berreraiki arropa batzuk eta indusketaren xehetasunak aztarnategitik gertu dagoen Egtved Girl museoan daude ikusgai.

Jatorria eta bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margarita Freik adituak eta beste zenbaitek, Egtved neskaren hortzen, azazkalen, ilearen eta arroparen estrontzioko isotopo kimikoak aztertu zituen, eta, haiek oinarri hartuta, proposatu zuen neska Alemaniako Oihan Beltza eskualdetik jaioko zela eta Danimarkara ezkonduko zela, eta, ondoren, bi eremuen artean joan-etorriak egingo zuela[3].

Hala ere, Erik Thomsen-ek eta Rasmus Andreasen-ek frogatu zuten, 2019an, hilobiaren inguruan lortutako estrontzioaren datu isotopikoak eta Frei-k eta bestek hondakinekin konparatzeko erabilitakoak Egtved aldeko nekazaritza modernoan erabilitako nekazaritza-karearen estrontzio gehigarri batek kutsatu zituela[4]. Thomsenek eta Andreasen-ek nekazaritza modernoak kutsatu gabeko lekuen laginak aztertu zituztenean, konturatu ziren inguruko ingurune naturaleko estrontzio-balio isotopikoen gama bat zetorrela haurrarenarekin. Beraz, errazagoa da ondorioztatzea, neska Egtved inguruan sortu zela eta bertan bizitza osoa pasa zuela, eta atzerrira ez zela joan, Freik eta besteek proposatzen zuten bezala. Thomsen eta Andreas-en emaitzen arabera, neskatila urte-erdi inguru eskualde batean bizi izan zen —segur aski, Egtved-eko haranean—, eta beste erdia, berriz, beste leku batean – segur aski, inguru horretako meseta, agian, nekazaritza transhumantzian eta eskualde txiki batean egin ohi den urte-sasoiko mugimendu pastoralean.

Estrontzio isotopoen analisian oinarritutako 2019ko artikulu batean, Sophie Bergerbrantek neskaren sorburua Suedian edo Norvegian iradokitzen du neskarentzat[5]. Adin diferentziagatik, ez da uste berarekin lurperatua agertu zen mutikoa bere sema zenik. Haurrak erreta zegoenez, ezin ziren neskaren gorpuzkietan egin ziren probak egin.

Hipotesi baten arabera, neska dantzaria izan zitekeen eta bere jantziak dantza erritualak egiteko aproposak[6].

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Danieraz) Bronzealderens hårmode. Nationalmuseet.
  2. (Ingelesez) «Remains of Bronze-Age Cultic Priestess Hold Surprise» LiveScience (Future US, Inc.) 2015ko maiatzaren 15.
  3. (Ingelesez) Frei, Karin; Mannering, Ulla; Kristiansen, Kristian; Allentoft, Morten E.; Wilson, Andrew S.; Skals, Irene; Tridico, Silvana; Louise Nosch, Marie et al.. (2015). «Tracing the dynamic life story of a Bronze Age Female» Scientific Reports 5 (1): 10431.  doi:10.1038/srep10431. OCLC .4440039 PMID 25994525..
  4. (Ingelesez) Thomsen, Erik; Andreasen, Rasmus. (2019). «Agricultural lime disturbs natural strontium isotope variations: Implications for provenance and migration studies» Science Advances 5 (3): eaav8083.  doi:10.1126/sciadv.aav8083. OCLC .6415960 PMID 30891501..
  5. (Ingelesez) Bergebrant, Sophie. (2019). «Revisiting the <<Egtved Girl>>» Arkeologi og kulturhistorie fra norskekysten til Østersjøen (Trondheim: NTNU Vitenskapsmuseet, Institutt for arkeologi og kulturhistorie og Museumsforlaget): 19-39. ISBN 978-82-8305-067-7. ISSN 1501-6099. (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  6. (Ingelesez) «Bronze Age dance» National Museum of Denmark (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).

Bestelako bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barber, E. W. Las momias de Ürümchi. Macmillan, Londres, 1999.  ISBN 0-393-04521-8.
  • Hogan, C. Michael, "Girl Barrow", The Megalisic Portal, A. Burnham argitaratzailea, 2007ko urriaren 4a
  • Michaelsen, K. K. Politikens (Danmarks Oldtid). Politikak, Danimarka, 2002.  ISBN 87-00-69328-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egtved Girl