Dendrokronologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dendrokronologian erabiltzen diren tresnak

Dendrokronologia (antzinako grezieraz: δένδρονdendron "adar", χρόνος khronos "denbora" eta -λογία -logia "ikerketa") zuhaitzen eraztunen datazioa egiten duen zientzia da. Eraztun horiek zehazki sortu ziren urtea zehazteaz gain, urte horretan egon ziren kondizio atmosferikoak aztertzen dira. Dendrokronologia erabilgarria da ingurugiroaren aldaketa erratioa denboran zehar ezartzeko, klima aldaketa ikertzeko aukera emanez. Erabilera anitz ditu arte eta arkitektura lanen datazioan, egurra erabili bada. Karbono-14 bidezko datazioa kalibratzeko erabiltzen da dendrokronologia.

Zuhaitzen hazkuntza kapaz kapa gertatzen da, azaletik gertu dauden zelulatan. Zuhaitzaren hazkuntza hori urtean zehar aldatzen da, modu ezagun batean, urtaro bakoitzeko klimaren arabera. Neguaren eta udaren arteko alde honek, eraztunak sortzen ditu zuhaitzean. Zuhaitzen hazkuntza hori alderatuz, zaharragoak diren egur zatiak parekatzen joan daiteke, modu akumulatibo batean. 2013an Ipar Hemisferioan existitzen zen dataziorik zaharrena orain dela 12.580 eta 13.900 artekoa zen.