Eguzki (elkartea)
(«Eguzki talde ekologista» orritik birbideratua)
- Artikulu hau talde ekologistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eguzki (argipena)».
Eguzki elkarteak Donostian jarritako murala.
Eguzki edo Euskadiko Antinuklear eta Ekologistak Euskal Herriko elkarte ekologista bat da, 1987ko ekainaren 27an eta 28an sortua.[1] Bere burua definitzeko, nortasun ezaugarri hauek nabarmentzen ditu:[2]
- Lehenengo eta behin, mugimendua: kezka berberak dituzten hainbat gizarte sektoreren bilgune, taldeen sigla eta interesen gainetik.
- Ekologista: gizartearen eta naturaren arteko erlazioaren mundu ikuskeratik, eta ekoizpen erlazioarenetik, «mundu osoan pentsatu, tokian-tokian jardun» goiburutik abiatuz, bere oinarrien eduki soziala azalera dezan.
- Euskal herritarra, Euskal Herria ekosistema kulturala dela aldarrikatuko duena, eta, herriak eta kulturak uniformizatzeko egungo prozesuan agertzen zaizkigun demei, erantzun desberdinak emateko gaitasuna duela.
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Eguzki elkarte ekologistaren webgunea, historiaren atala[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ Eguzki elkarte ekologistaren webgunea, nortasun ezaugarrien atala[Betiko hautsitako esteka].
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eguzki (elkartea) |