Eguzkiteka

Koordenatuak: 43°19′01″N 1°59′12″W / 43.31701514°N 1.9867149°W / 43.31701514; -1.9867149
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzkiteka
Eguzkiteka liburutegia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′01″N 1°59′12″W / 43.31701514°N 1.9867149°W / 43.31701514; -1.9867149
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2017ko uztailaren 7a
Kontaktua
HelbideaPlaya de la Concha. Bajo los relojes, Kontxako Hondartza. Erlojuen azpian eta Paseo De la Concha, 17, Bajo los relojes
E-postamailto:donostiakoliburutegiak@donostia.eus
Telefonoatel:+34-943-48-15-46 eta tel:+34-943-08-80-80
Eguzkiteka, Ipuin kontaketa

Eguzkiteka, Donostiako Kontxa hondartzan dagoen udako liburutegia da. Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan kokatua dago, erlojuen parean, La Rotonda diskoteka egon zen lekuan.


Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkiteka 2017ko uztailaren 7an inauguratu zen[1] eta Donostiako Udal Liburutegien sarean dago integratua, Donostia Kulturaren Liburutegi Zerbitzuan. Liburutegia osatzen duten elementu fisiko guztiak, apalak liburuekin, mahaiak eta aulkiak, egunaren amaieran jasotzen dira, horrela baitago arautua indarrean dagoen Kostaldeko legedian eta hurrengo goizean berriro kokatzen dira dagokien espazioan, beti ere pasealekuaren azpiko pasabidea libre utziaz. Eguraldiaren aldaketek eragina dute liburutegiaren funtzionamenduan, enbata edo galerna sortzen bada edo eguraldia oso txarra dagoenean, segurtasun baldintzek hala eskatzen badute, liburutegia itxita egongo dela iragartzen da.[2]

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkitekako hasierako bilduma 700 bat liburuk osatzen dute[3]. Bildumaren helburua aisialdirako irakurketa eskaintzea da, eta bereziki Donostian egun batzuk pasatzen ari den jendea izan da kontuan. Bildumaren gehiengoa literatura argitaratu berriari dagokio (%76) eta gainontzekoa liburu informatiboak dira, adibidez Donostiari buruzkoak eta beste hainbat gaietakoak (%24). Egunkariei dagokionez, Donostiakoak, Euskal Herrikoak, estatukoak eta nazioartekoak irakurtzeko aukera dago, eta baita ere dibulgaziozko aldizkariak. Bildumak bi atal nagusi izango ditu, helduak (%58) eta haurrak (%42). Banaketa honetan Irakurketa Errazeko liburuak daude, hau da, edozein arrazoirengatik irakurketarako zailtasunak dituen jendearentzako liburuak.Hizkuntzei dagokionez, %29a euskaraz argitaratutako liburuak izango dira, % 54 gaztelaniaz , % 9 ingelesez eta % 8 frantsesez.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkitekak baditu zenbait berezitasun, bai ordutegia, araudia eta zerbitzuei dagokionez. Uztaila eta abuztuan dago zabalik eta asteko egun guztietan irekitzen da, astelehenetik igandera 11:00etatik arratsaldeko 19:30era. Arratsaldero 17:00etan haurrentzako ipuin kontaketa saioak egiten dira[4]. Irakurketa zerbitzua eskaintzen du, edonor egon daiteke bertan irakurtzen. Liburuak maileguan hondartzara eramateko aukera dago, nahiz eta bazkide txartelik ez izan eta Liburutegia itxi baino lehen itzuli beharko dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]