Ehrhard Schmidt
Ehrhard Schmidt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Offenbach, 1863ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Aschau am Inn, 1946ko uztailaren 18a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | Marineoffizier (en) |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | Admiral (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Ehrhard Schmidt (1863ko maiatzak 18 – 1946ko uztailak 18) Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen Alemaniako itsas armadako almirantea izan zen.
Karrera militarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 urterekin itsas armadan sartu zen, eta zenbait adarretan parte hartuz zerbitzua ikusi zuen, bai itsasoan bai lehorrean. Haien artean, misioetako postuak zeuden; komandante gisa eta kadeteen entrenamenduetan. Itsasontzi bateko komandante izateko nahia 1901ean eman zioten, Prinz Adalbert gurutzaontzi blindatuaren agintea hartu zuenean, 1907ra arte. 1908tik 1910era Braunschweig-klaseko Hessen korazatuaren buru izan zen, eta, ondoren, Kontralmirante mailara igo zuten kostalde-hurbileko flotaren II. eskuadroiaren agintaria izateko. Aurrerago itsas-artileriaren agintaria egin zuten.
Lehen Mundu Gerraren hasieran, IV. eskuadroiaren komandantea izan zen, Wittelsbach-klaseko ontzi zaharrez osatua. Jutlandiako guduan, Schmidtek I. eskuadroia agindu zuen, eta abangoardia gisa erabili zuen britainiarren lerroak gauez zeharkatzeko. 1917an Albion operazioa zuzendu zuen, Saaremaa eta Hiiumaa uharteak okupatzeko urlehortar eraso berezia. Bere lorpenengatik Pour le Mérite domina eman zioten. Berak hala eskatuta 1918an erretiroa hartu zuen Almirante à la Suite (ohore guztiekin) mailarekin, eta gerraostean Reichsmarinean sartzeari uko egin zion.[1]
Municheko Itsas Elkarteko ohorezko presidente izendatzeaz gain, Bavariako Gauaren ohorezko buruzagi izendatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Die Ritter des Ordens Pour le mérite Friedensklasse» Kürschners Deutscher Gelehrten-Kalender 1954. Lexikon der lebenden deutschsprachigen Wissenschaftler (De Gruyter): 1348–1348. 1954-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).