Eike von Repgow

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eike von Repgow.

Eike von Repgow (Repgow —gaur egun Reppichau—, Saxonia, 1190 inguruan - 1233) noblea eta idazlea izan zen. Dessau eskualdean zuen jatorria. Alemanezko literatura-prosaren sortzaileetako bat izan zen, Erdi Aroan. Bi lan egozten zaizkio: Sachsenspiegel (1221-24, Saxoien ispilua) eta Sächsische Weltchronik (1230, Saxoien kronika unibertsala).[1] Batean, saxoien ohituren azalpena egiten du; eta bestean, munduaren hastapenetik bere garaira arteko historiografia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eike von Repgow Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Mirror of the Saxons, http://www.wdl.org/en/item/11620/. Noiz kontsultatua: 2013-08-13 .