Saxonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Saxoniako Estatu Askea
Freistaat Sachsen (de)
Swobodny stat Sakska (wen)
Saxoniako bandera
Bandera
Saxoniako armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Hiriburua Dresden
Land burua Stanislaw Tillich (CDU)
ISO kodea DE-SN
Bozak Bundesraten 4 (69tik)
Geografia
Koordenatuak 51° 01′ 37″ N, 13° 21′ 32″ E / 51.026944444444°N,13.358888888889°E / 51.026944444444; 13.358888888889Koordenatuak: 51° 01′ 37″ N, 13° 21′ 32″ E / 51.026944444444°N,13.358888888889°E / 51.026944444444; 13.358888888889
Deutschland Lage von Sachsen.svg
Azalera 18.416 km²
Demografia
Biztanleria 4.055.274±0 biztanle
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "�" bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.sachsen.de/

Saxoniako Estatu Askea (alemanez Freistaat Sachsen; sorbieraz Swobodny Stat Sakska) Alemaniako ekialdean kokaturik dagoen estatu federala da. Hamasei estatuetatik hamargarrena da azaleran eta seigarrena populazioan. Hiriburua Dresden da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Brandenburgo, ipar-mendebaldean Saxonia-Anhalt, mendebaldean Turingia, hego-mendebaldean Bavaria, hegoaldean Txekia eta ekialdean Polonia mugakide ditu.

Hiru eremu desberdintzen dira; Lautada (Leipzig ibarrean), muinoak eta azkenik Ore mendiak, Txekiarekiko mugan. Saxoniako mendirik altuena Fichtelberg (1215m) da.

Estatuko ibairik garrantzitsuena Elba da. beste ibai batzuk ere badaude, Mulde eta Spree, baina hauek aurrerago beren urak Elbara isuriko dituztenez Saxonia osoa Elbaren arroaren barnean sarturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saxonia historikoki dukerria izan da, Germaniako Erromatar Inperio Santuko printze hautatzaile batena (Saxoniako Dukerria), eta azkenean, erresuma (Saxoniako Erresuma). Monarkia 1918an, Lehen Mundu Gerraren porrotaren ostean, amaiarazi zuten, eta errepublika sistema ezarri zuten. Alemaniako Errepublika Demokratikoaren barruan egon zen 40 urte baino gehiagoz. Agintaldi komunistan bertan behera utzita, berriro jarri zuten abian 1990eko urriaren 3an, Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniek bat egin zutenean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Alemaniako ekonomiarik garrantzitsuenetakoa izan zuen. 2010ean bertan ere bere ekonomiak %1'9ko hazkundea izan zuen, hala ere langabezia tasa handia du, %11'9koa hain zuzen ere.

Dresden hiriburuaren inguruan 300 konpainia mikroelektriko daude eta Silicon Saxony ezizenaz ezagutzen hasi da. Publizitatea eta keramikagintza ere famatuak diren arren ez diote estatuaren ekonomiari ekarpen nabarmenik egiten. Gobernua turismoa bultzatzen hasi da Lusazia inguruan.

Historikoki Leipzig inguruak jasan ditu langabezia tasa handienak, baina aspaldian egoerako hobetzera egin du autogintza sektoreari esker. Dresden eta Zwickauen ere autogintza jarduera garrantzitsua da.

Azkenik bioteknologia aipatu behar da.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko abuztuaren 30an izan ziren Sarreko parlamenturako azken hauteskundeak eta CDU alderdiak erraz irabazi zituen

Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:

Alderdia Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU)  % 40'2 58
Ezkerra (Die Linke)  % 20'6 29
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD)  % 10'4 14
Alderdi Demokratiko Askea (FDP)  % 10'0 14
90 Aliantza/Berdeak  % 6'4 9
Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NDP)  % 5'6 8
Gainontzeko alderdiak  % 6'8 0

2014ko abuztuaren 31eko hauteskundeetan, ezkerra bigarren geratu zen —botoen %18,9 lortu zituen Die Linke alderdiak—, CDU Batasun Kristau Demokrataren atzetik —%39,2—. Sozialdemokratek ez zuten arrakasta handirik izan, eta orain ere botoen %12,4 baino ez zituzten bildu, aurrekoan baino bi puntu gehiago; eta Berdeak ere ozta-ozta sartu ziren legebiltzarrean. NDP alderdi neonaziak landerretan zeukan ordezkaritza parlamentario nagusia galdu zuen, eta AfD Alemaniarentzako Alternatiba euroeszeptiko eta kontserbadoreak beretu zituen eskuin muturreko botoak. Ordura arte gobernuan egondako liberalak ere parlamentutik at geratu ziren[1]. NPD Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata Saxoniako parlamentutik at geratu zen, baina 809 boto baino ez zitzaizkion falta izan. Alemaniako landerretako parlamentuek %5eko langa zuten legez, alderdi txikietan eztabaida sortu arren[2].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru eskualdek (Regierungsbezirke) osatzen dute Saxonia: Dresden (ekialdean), Leipzig (ipar-mendebaldean) eta Chemnitz (hego-mendebaldean).

Guztira hiru hiri-barruti daude (eskualde bakoitzeko hiriburua dena) eta 10 barruti (Landkreise):

Saxoniako banaketa administratiboa

Hiri-barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bautzen (BZ)
  2. Erzgebirgskreis (ERZ)
  3. Görlitz (GR)
  4. Leipzig (L)
  5. Meißen (MEI)
  6. Mittelsachsen (FG)
  7. Nordsachsen (TDO)
  8. Sächsische Schweiz-Osterzgebirge (PIR)
  9. Vogtlandkreis (V)
  10. Zwickau (Z)

Udalerri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ko datuen arabera

  1. Dresden (hiriburua): 523.058 bz.
  2. Leipzig: 522.883 biztanle.
  3. Chemnitz: 243.248 bz.
  4. Zwickau: 95.841 bz.
  5. Plauen: 67.613 bz.
  6. Görlitz: 56.724 bz.

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saxonia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Samara Velte, «Bisaia berriak, lelo berberak», Berria, 2014-09-02
  2. «809», Berria, 2014-09-02