Ekaitza (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Aldizkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekaitz (argipena)».

Ekaitza 1986eko apirilean (Aberri Eguna eta gero), Iparretarrak taldearen gorenean, EMA alderdiaren ekimenez sortutako Iparraldeko aldizkari politiko elebiduna da (euskara-frantsesa).

Ipar Euskal Herri osotik banatuta, mugimendu abertzalearen egunerokoa dauka ardatz, borroka sozial, ekologiko eta internazionalistak jorratuz (azken hauei dagokienez, batez ere, Frantziaren menpeko lurraldeetakoak: Antillak, Kanaky, Frantziar Polinesia, etab.).

Gaur egun, hainbat eta hainbat prozesu judiziali aurre egin behar izan badie ere, 20 urte bete berri dituen aldizkaria Ipar Euskal Herriko gaurko alderdi nagusi bietatik (Batasuna eta Abertzaleen Batasuna) independientea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]