Ekinokzio (zeru koordenatuak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Astronomian, ekinokzioa, koordenatu zelesteen sistema definitzeko garaian puntu bernala, ekuatore zelestea eta antzeko beste elementuak kontuan hartzen direneko momentua da. Posizioa beste ekinozio batzuetan prezesioa, nutazioa eta aberrazioa kontuan hartuta kalkula daiteke. Hauek zuzenean eragiten diote igoera zuzena eta deklinazioari.

Ez da garaiaren berdina, zeinetan objektu astronomiko baten posizio zehatza ematen den. Posizio aldaketa beste garai batzuetarako berezko mugimendua, paralajea eta elementu orbitalak kontuan hartuz kalkula daiteke kasu horietan.