Ekonomia positibo
Ekonomia positiboa fenomeno ekonomikoen deskribapenaz eta azalpenaz arduratzen den ekonomiaren adarra da. Ekintzak eta portaera-harremanen kausa-efektuak jartzen ditu erdian eta teoria ekonomikoen garapena ditu barnean.[1] Lehen ingelesez value-free ekonomia edo alemanez wertfrei ekonomia zuen izena.
Ekonomia positiboa zientzia gisa, portaera ekonomikoaren analisia jorratzen du. Paul Samuelsonen (1947) Analisi Ekonomikoen Oinarrietan ekonomia positiboari buruz teorema eragiketa esanguratsu gisa adierazpen teoriko estandar bat azaltzen da. Ekonomia positiboak ekonomiari buruzko balio-judizioak saihesten ditu. Adibidez, teoria ekonomiko positibo batek inflazioan diru-eskaintzaren hazkundea nola eragiten duen deskribatu dezake, baina ez du inolako instrukziorik ematen nolako politika jarraitu behar duen.
Hala eta guztiz ere, ekonomia positiboa beharrezkotzat hartzen da bere onarpen-mailari buruzko ekonomia politikoak edo emaitzak aztertzeko, ekonomia normatiboaren barruan egongo litzakeena. Ekonomia positiboa zer dena bezala definitzen den bitartean ekonomia normatiboa zer izan behar duena lantzen du. Bereizketa John Neville Keynesesek (1891) erakutsi zuen eta Milton Friedmanek azaldu zuen 1953ko saiakera batean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lipsey, Richard G.. (2008). positive economics. in: The New Palgrave Dictionary of Economics. (2. argitaraldia).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |