El Caballero de la Cruz
El Caballero de la Cruz izenarekin bi zalduntza liburu ezagutzen dira, Lepolemo espainiarra, Alonso de Salazarrek idatzia, eta honen jarraipen italiarra izan zen Leandro el Bel, Pietro Laurorena, gaztelaniara itzulia izan zena eta denbora luzez Pedro de Lujánek idatzitako jatorrizko lan espainiarra zela uste izan zena, Henry Thomasek itzulpen bat zela deskubritu zuen arte.
On Kixoteren liburutegian sutara joango ziren edo sutatik libratuko ziren liburuen aukeraketan, Miguel de Cervantesek El Caballero de la Cruz aipatzen du, baina ez du bi lanetatik zein esan nahi duen argitzen. Pero Pérez apaizak liburua sutara bota zuen honako hau esanez: Liburu honek duena bezain izen santuagatik, bere ezjakintasuna barka liteke, baina, esaten denez "gurutzearen atzean deabrua dago": joan bedi sutara.