Lepolemo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lepolemo
Jatorria
Egilea Alonso Salazar
Ezaugarriak

Lepolemo espainiar zalduntza liburu bat da, Alonso de Salazarrek idatzia eta lehen aldiz 1521ean Libro del invencible caballero Lepolemo izenburuarekin inprimatua. El caballero de la cruz bezala ere ezagutu zen, Cervantesek hala aipatzen baitu Kixotean, baina Salazarren lanari edo honen italiar jarraipena zen Leandro el Beli erreferentzia egiten zion zehaztu gabe, azken hau gaztelaniaz 1563an Libro segundo del esforzado caballero de la Cruz izenburuarekin argitaratu zelarik.

Itzulpen faltsuaren topikoa jarraituz, Lepolemo, jatorrian, protagonistaren garaikidea zen Xarton izeneko mairu batek arabieraz idatzia bezala aurkezten da. Lanaren orrialdeetan izen hori duen zaldunaren bizitza eta abenturak kontatzen dira. Alemaniako enperadoreen semea zen, haurtzaroan turkiar kortsario batzuk bahitu zutena, eta esklabu bezala saldu Tunisian, non bere lehen urteak igarotzen diren. Egiptoko sultanak zaldun izendatua, errege honen eta Turkiar Handiaren arteko gerra batean ausardiazko erakustaldiak egiten ditu, eta ondoren beste balentria batzuk egiten ditu, horien artean Morbon erraldoia hiltzea eta bere benetako gurasoak zirenak askatzea, erraldoiaren gatibu zirenak. Istorioa Lepolemo eta Frantziako Andriana printzesa ederraren arteko ezkontzarekin amaitzen da, bere nortasunaren sekretua argitu denean.

Lepolemo nahiko lan ezaguna izan zen, izan zituen berrinprimaketek eta beste hizkuntza batzuetara itzuli izanak frogatzen duten bezala. Bertan kontatzen den istorioa nahiko errealista eta sinesgarria da, eta elementu askotan zalduntza liburuetan ohikoa zenetik aldentzen da, lanean ez baita sorginkeria, torneo edo dontzeila ibiltaririk agertzen; agertzen den erraldoi bakarra Morbon da, eta Ipar Afrikako geografia eta ohituren deskribapena ere nahiko zehatza da, honen ondorioz, Pascual de Gayangos y Arce adituak egilea Aljerren edo Tunisian gatibu egon zela suposatu zuelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.