El Carxe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
El Carxe eskualdeko mapa, Manuel Sanchis i Guarner-ren ikerketen arabera (gorriz, valentzierazko lurraldea).

El Carxe edo El Carche Murtziako Erkidegoan kokaturiko mendilerro bat (1.371 m) da, baita inguruko eskualdeari ematen zaion izena ere, hots, Yecla (Iecla), Jumilla (Jumella) eta Abanilla (Favanella) udalerriek osatzen dutena. XVIII. mendetik, katalanez (Vinalopó aldetik bertaratutakoen valentzieraz, hain zuzen) mintzatzen da bertan. 300 km2-ko hedadura du eta 529 biztanle (2003an).

El Carxe, Murtziako Erkidegoan.

Eskualdea ondoko herrixkek osatzen dute:

  • Raspai, 134 biztanle (Iecla)
  • Torre del Rico, 58 biztanle (Jumella)
  • El Carxe, 27 biztanle (Jumella)
  • Canyada del Trigo, 167 biztanle (Jumella)
  • Canyada de la Llenya, 143 biztanle (Favanella)

Nahiz eta valentzierak Murtziako Erkidegoan ez duen onarpen instituzionalik, Ieclako udalaren eskaeraz valentzierazko eskolak ematen zituen Acadèmia Valenciana de la Llenguak 2008ra arte.

El Carxek Murtziako herriekin baino harreman estuagoak ditu Vinalopó Mitjàko herriekin, bereziki El Pinósekin; El Carxeko herritarrek herri hartara jotzen dute behar dituzten zerbitzu asko lortzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Carxe Aldatu lotura Wikidatan