El Ferdan trenbide-zubia

Koordenatuak: 30°39′25″N 32°20′02″E / 30.657°N 32.334°E / 30.657; 32.334
Wikipedia, Entziklopedia askea
El Ferdan trenbide-zubia
كوبري الفردان
Sinai Railway
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Ismailia Governorate
HiriaIsmailia
Koordenatuak30°39′25″N 32°20′02″E / 30.657°N 32.334°E / 30.657; 32.334
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2001eko azaroaren 14a
Inaugurazioa2001eko azaroaren 14a
Arkitektura
Materiala(k)altzairua
Dimentsioak60 (altuera) × 640 (luzera) × 340 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duSuezko kanala
Eramaten duSinai Railway (en) Itzuli

El Ferdan trenbide-zubia Suezko kanala Ismailiatik gertu gurutzatzen duen zubi birakaria da. Munduko zubi birakaririk luzeena da, 340 metrorekin[1]. Hala ere, ez dago erabilgarri, Suezko Kanalaren hedapenarekin batera beste kanal paralelo bat eraiki zelako 2015ean, zubitik ekialdera, trenbidearen jarraikortasuna moztuz.

Suezko kanalaren gaineko lehen Ferdan zubia 1918ko apirilean osatu zen Palestinako Trenbide Militarrarentzat. Nabigaziorako oztopo bezala hartzen zen, eta, beraz, Lehen Mundu Gerraren ondoren, desmuntatua izan zen. Bigarren Mundu Gerran zubi bat eraiki zen, 1942an, baina lurrunontzi batek kaltetu zuen eta 1947an eraitsi zen. Zubi birakari bikoitz berri bat 1954an amaitu zen, baina 1956an, Sinaiko inbasio israeldarrak, hirugarren aldiz, tren zirkulazioa eten zuen kanalean zehar. Egungo zubia 2001ekoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «El Ferdan Swing Bridge (Ismailia, 2001)» Structurae (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]