El calzonazos
El calzonazos | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1974 |
Izenburua | El calzonazos |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Honen izena darama | pantoffelheld (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 86 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mariano Ozores (en) |
Gidoigilea(k) | Mariano Ozores (en) |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gregorio García Segura (en) |
Argazki-zuzendaria | Manuel Rojas |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
El calzonazos (euskaraz Galtzaundia) 1974ko Mariano Ozores espainiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Paco Martínez Soria, Mari Carmen Prendes, Florinda Chico, María Kosti, Luis Varela, Emilio Gutiérrez Caba, Laly Soldevila eta Alfredo Mayo aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan (Paco Martínez Soria) gizon aberatsa izan arren bere familiak guztiz kikilduta bizi den galtzaundi hutsa da: Matilde emaztea (Florinda Chico), Regina alaba (María Kosti), Ricarda koinata (Mari Carmen Prendes) eta honen semea den Felipe (Luis Varela). Alaba negoziogizon aberats batekin ezkontzekotan da, baina Juan bere suhia izango dena iruzurgile lotsagabe bat dela jabetuko da, hortaz, Regina harekin ezkon ez dadin Juanek medikuaren laguntzaz gaixo dagoenaren plantak egingo ditu. Juanek eskizofrenia duela sinistuaraziko die eta eroaren papera antzeztuko du. Etxea saldu eta bere koinata eta haren semea kaleratu egingo ditu, baina hauek Juan eroetxe batean sartu nahi dute. Ihes egiteko asmoz, Juan emakumez mozorrotuko da. Bere alaba eta senargaia Parisera doazela ohartzean, aireportura lasterka joan, kakanahaste guztia konpondu eta familia herrira bizitzera itzuliko da, baina oraingoa Juan egoeraren jaun eta jabe izanik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paco Martínez Soria: Juan
- Florinda Chico: Matilde
- María Kosti: Regina
- Emilio Gutiérrez Caba: Paquito
- Mari Carmen Prendes: Ricarda
- Luis Varela: Felipe
- Emilio Laguna: Bautista
- Guadalupe Muñoz Sampedro: Magdalena andrea
- Alfonso del Real: Arturo jauna
- Antonio Ferrandis: Antonio
- Laly Soldevila: Carlota
- Alfredo Mayo: Héctor Goizueta
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Calzonazos filmaren eszena ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- El calzonazos filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1974ko filmak
- Paco Martínez Soriak antzeztutako filmak
- Florinda Chicok antzeztutako filmak
- Goyo Lebrerok antzeztutako filmak
- Laly Soldevilak antzeztutako filmak
- Ramon Reparazek antzeztutako filmak
- Antonio Ferrandisek antzeztutako filmak
- Mariano Ozoresek zuzendutako filmak
- Espainiako filmak
- Umorezko filmak
- Espainian girotutako filmak