Eskizofrenia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen

Eskizofrenia gaixotasun psikologiko larria da eta kronikoa, hau da, behin garatu eta bizitza osorako duguna. Batzuetan pertsonak errealitatearekin apurketak dituzte, haluzinazioak, delirioak (sinesmen faltsuak) eta abar.

Eskizofrenia gutxi gorabehera 17 urtetik gora garatzen hasten da.

Sintomak bost taldetan banatzen dira.

  • Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude. Zoraldiak (delirioak), lilurapenak (haluzinazioak), jokabide aldaketak, eta urduritasuna. Psikosi izena hartzen duten sintomak dira.
  • Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Hala nola: loezina (insomnioa), gose falta etab.
  • Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea… Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.
  • Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
  • Azkenik, bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealitatearen pertzepzio edo adierazpeneko asalduretan oinarritzen den gaitz mental kroniko batzuei dagokion diagnostikoari deritzo. Alegia, gaitz ezberdinak daude diagnostiko berdinari erantzuten diotenak. Bere ageriko sintomen artean desantolaturiko pentsamenduak, eldarnioak, haluzinazioak eta afektibotasun eta hizkuntza arazoak daude. Honen ondorioz ohikoa izaten da motibazioa behar duten portaerak eta helburu bat dutenak ezin mantentzea, gizarteratzeko behar diren gaitasunen gabezi bat eraginez.

Prebalentzia klasikoki %1-0,5 bitartean ezarri bazen ere, azken aldian eztabaidatua izan da datu hau eta zehaztasun gehiagoko proposamenak egin dira. Adibidez, 2002ko bibliografia berrikuste batean %0.55eko prebalentzia proposatu zen edo 2005ean populazioaren %0,7-0,8 bitartean. Hala ere zehaztu beharra dago prebalentzia hauek euren bizitzan zehar behin gutxienez eskizofrenia erasoaldi bat izateko aukerei dagokiela eta ez gaixotasuna era kroniko batean garatzeko probabilitateari.

Lehen sintomak heldutasunaren hasierako faseetan agertu ohi dira populazioaren % 0.4–0.6 inguruan adibidez gizonezkoen %40 eta emakumezkoen %23ari eskizofrenia diagnostikatu zieten 19 urte baino lehenago. Berez genero batean zein bestean prebalentzia berdina den arren gizonezkoetan 20-28 urte artean adierazi ohi da eta emakumezkoetan zerbait beranduago 26-32 urte bitartean. Orokorrean estatu arteko ezberdintasun gutxi ikusi ahal izan dira prebalentzian herrialde batzuen arteko ezberdintasunak frogatu badiren arren.

Gaixotasun multifaktoriala aztertu diren aldagaien artean genetikoak, haurtzaroko ingurumena, neurobiologikoak, psikologikoak eta gizarte egoerak daude. Gaur egun bereziki neurobiologiaren bidea jarraitzen da, besteak beste dopaminaren gehiegizko aktibitatea baitago gaixotasun hau pairatzen duten gaixoen bide mesolinbikoan. Hau dela eta anti-psikotiko gehienak dopaminaren aktibitatea jaitsarazten dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskizofrenia Aldatu lotura Wikidatan