Elefanteen Terraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elefanteen Terraza
Angkor
Terraza de los Elefantes, Angkor Thom, Camboya, 2013-08-16, DD 04.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Kanbodia
Province of CambodiaSiem Reap Province
HiriaAngkor
Koordenatuak13°26′45″N 103°51′31″E / 13.445833333333°N 103.85861111111°E / 13.445833333333; 103.8586111111113°26′45″N 103°51′31″E / 13.445833333333°N 103.85861111111°E / 13.445833333333; 103.85861111111

Elefanteen Terraza (khmereraz: ព្រះលានជល់ដំរី) Kanputxeako Angkorren barnean dagoen gune arkeologiko bat da, Phimeanakas (khmereraz: ប្រាសាទភិមានអាកាស) jauregiaren ondoan dagoena. Bere izena, bere oinarrian agertzen diren animalia honen erliebeei zor dio. Bayonaren iparraldean kokatua, ekialderanzko norantzan dago, Angkor Thomeko ekialdeko sarrerako zuzeneko sarreran, Victory Gate edo Garaipenaren Atea bezala ere ezaguna.

Terraza honen erabilera nagusia, errege zeremonientzako agertoki bezala erabiltzea zen, guduren batean garaipena lortu ondoren. Erregeak, terrazaren erdian egoten zena, bere jeneral eta soldadu garaileen desfilea ikusten zuen. Terrazan zehar, bere ohaideek dantza egiten zuten apsarak bailitzan.

Gaur egun, Elefanteen terrazak, Legenardun Erregea ezizenez ezagutzen denaren kopia bat du, jatorrizko eskultura, Phnom Penheko Museo Nazionalean dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]