Angkor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angkor1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Angkor Wat 01.jpg

Angkor Wat eta naga zubia

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv
Erreferentzia 668
Kokalekua Kanputxea
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 1992 (XVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Angkor (khmereraz អង្គរ, batzuetan Yasodharapura izenaz ezaguna) Khmer Inperioaren antzinako hiri garrantzitsu bat izan zen, IX eta XV. mendeen artean. Haren hondakinak Siem Reap hiritik gertu daude, Siem Reap probintzian, Kanbodian. UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1992an[1].

Gunea berriki berreskuratu da oihanetik, Angkor Wat tenplua izan ezik, Vishnu jainko hinduistari eskainia, duela mende askotatik hona, monje budistek mantendutakoa.

Angkor sanskritozko hitza da, hiriari erreferentzia egiten diona; thom eta wat gaur egungo khmererazko hitzak dira. hurrenez hurren, "handi" eta "tenplu" esan nahi dute. Horrela, beraz, Angkor Thom Hiri Handia dela uler daiteke eta Angkor Wat, Tenpluaren Hiria. Tenpluen antolaketa eta eraikuntza ulertzeko, komeni da Meru Mendiaren jatorri sinbolikoa begiratzea, jainkoen egoitza eta unibertso hinduaren erdigunetzat hartzen dena.

Guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune nagusien kokapen planoa.

Eremuak garrantzi handiko hainbat gune arkeologiko ditu:

Munduko Zazpi Mirari Berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angkor Munduko Zazpi Mirari Berrien lehiaketan zerrendatu zen, baina ez zen aukeratua izan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


13°26′N 103°50′E / 13.433°N 103.833°E / 13.433; 103.833

  1. Ane Irazabal. (2015-12-26). «Zuhaitzen sustraiek jandako hiria» Ortzadar (Noticias de Álava): 6. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).