Edukira joan

Elena Martín Ortega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Martín Ortega
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Elena Martín Ortega (Espainia, XX. mendea) psikologoa eta unibertsitateko irakaslea da. Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan[1] eta Hezkuntzaren Psikologiako masterreko zuzendaria da unibertsitate berean.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986 urtean Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean doktoratu zen, "Ingurunearen espazio-irudikapena haurretan. Konparazio bat" izeneko tesiari esker. [4]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. UAMeko Hezkuntzaren Psikologiako Master Ofizialeko zuzendaria.[5] 1985 eta 1996 urteen artean, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko zuzendariorde eta zuzendari nagusia izan zen. Aldi horretan, LOGSEren hezkuntza-erreforma prestatzeko eta martxan jartzeko ardura zuen taldeko kidea izan zen.[6] Ikastetxeen Ebaluazio eta Aholkularitzarako Institutuko (IDEA) kidea da. Institutu horren funtzioa programak eta ikastetxeak ebaluatzea da, eta OIEko aholkularia da hezkuntza-ebaluazioko gaietan.[7]

Bere ikerketa-lanek gai hauek landu dituzte: irakasle eta ikasleen ikusmoldeak, irakurketa eta idazketa ikaskuntza-prozesuetan, curriculuma, aholkularitza psikopedagogikoa eta hezkuntza-ebaluazioa ikaskuntzaren ikuspegitik.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat lanetan hartu du parte, besteak beste Aldizkarien artikuluak (98), Lan kolektiboetan lankidetzak (63), Liburuak (22), Tesiak (1), Zuzendutako tesia(k) (11), Koordinazioa (9 argitalpen)[8]

  • Competencia para aprender a aprender, Amparo Morenorekin batera[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b UAM - Facultad de Psicología -. «Martín Ortega, Elena» www.uam.es.
  2. Universidad de La Serena. (19 de enero de 2016). «Dra. Elena Martín abordó el papel de la Psicología de la Educación en la mejora de los procesos de enseñanza y aprendizaje» www.userena.cl.
  3. «ELENA MARTIN ORTEGA - Universidad Autónoma de Madrid» uam.scimarina.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  4. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. TESEO. Ficha de tesis. .
  5. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. «Entrevista a Elena Martín Ortega, catedrática y coordinadora del Master de Psicología de la Educación de la UAM | Nacho López Llandres» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  6. UAM - Facultad de Psicología -. «Martín Ortega, Elena» www.uam.es.
  7. «Elena Martín Ortega - Amara Berri Sarea» www.amaraberrisarea.hezkuntza.net.
  8. (Gaztelaniaz) «Elena Martín Ortega» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  9. (Gaztelaniaz) «Elena Martín Ortega - Alianza Editorial» www.alianzaeditorial.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]