Edukira joan

Elexalde (Ibarrangelu)

Koordenatuak: 43°23′24″N 2°37′51″W / 43.3900462°N 2.6309019°W / 43.3900462; -2.6309019
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Ibarrangeluko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elexalde».
Elexalde (Ibarrangelu)
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaIbarrangelu
Geografia
Koordenatuak43°23′24″N 2°37′51″W / 43.3900462°N 2.6309019°W / 43.3900462; -2.6309019

Elexalde Ibarrangeluko auzoa da. Udalerriko auzorik garrantzitsuena da, bertan udaletxea, San Andres eliza, bankua, eta herriaren zerbitzurik garrantzitsuenak kokatzen direlarik. Gernika-Lumo eta Elantxobe arteko errepideak bitan banatzen du auzoa. Iparraldean Ibinagako auzoarekin egiten du muga. Herriko antzinako gaztetxea eraitsi ostean, 2006an Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko 20 etxebizitza tasatu eraiki ziren.

Elexaldeko biztanleria

San Andres eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «San Andres eliza (Ibarrangelu)»

XVI. mendean eraikia, kanpaidorrearen gainean bihotz sakratu bat dago. Elizaren barrukaldean, urre koloreko erretablo barroko bat, eta estilo platereskoko egur polikromatuzko erretabloa nabarmentzen dira. 1980ko hamarkadaren amaieran berriztu egin zen barrutik eliza osoa, eta horrekin batera hainbat berrikuntza jarri ziren, berogailu berria esaterako.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]