Laga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43° 24′ 33″ N, 2° 39′ 21″ W / 43.40917°N,2.65583°W / 43.40917; -2.65583 Laga Bizkaiko hondartza da, Ibarrangeluko udalerrian kokatua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lagako hondartza errepidetik ikusia

Ibarrangelura doan BI-3234 errepidearen parean dago. Malda bat jaitsi orduko dago hondartza. Hondartza erdi-basatia, eraikuntza gutxi batzuk baino ez daude hondartzatik gertu. Babesturiko duna multzoa ageri da hondartzan. Horrez gain, hondartzaren mendebaldean, pinadi talde bat ageri da. Guztira 574 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 138.499 m2-ko azalera dauka eta 42.499 m2-ko azalera itsasgora denean.

Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea oso ona da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da. Gernikako herrira doan Bizkaibus zerbitzua dago ekainetik irailera. Abuztuko egunik jendetsuenetan, batez ere larunbat eta igandetan, kotxe ilararak Laga hondartzatik Lastarri auzoraino heltzen dira, hondartzatik kilometro batera.

Hondartza eta dunak berreskuratzeko proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren amaieran, Lagako dunen babeserako neurriak hartu ziren. Hartutako neurrien artean, dunen hesitzea eta autoentzako aparkalekua mugatzea izan ziren.

Etorkizunari begira, eta hondartzaren jabetza Espainiar estatuko ingurumen eta kosta sailarena denez, gaur egun hondartzaren aurrealdean dauden jatetxe eta eraikinen eraistearen proiektua onartu da. Horrela, jatetxe, sorosle etxe eta gaur egun sakabanatutako eraikin guztiak, erabilera anitzeko eraikuntza batean batuko dira.

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartza hontan ere, ondoan dagoen Laidan bezala, dunak berreskuratzeko proiektu bat egin da. Kasu hontan, dunak dauden tokiak babestu eta jendea hauetara ez sartzeko gomendatzera mugatu da.

Espainiako Ingurumen Ministeritzak dunak eta hondartza orokorrean hobetzeko proiektu bat martxan jartzeko asmoa dauka hurrengo hilabeteetan. Horrez gain, oraindik zehaztu gabeko proiektu baten arabera, Ibarrangeluko erdigunetik Lagako hondartza batuko dituen pasealeku bat eraikiko da ondorengo urteetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa