Elisa Augusta da Conceição Andrade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisa Augusta da Conceição Andrade
Bizitza
Jaiotza1855
Herrialdea Portugal
Heriotzaezezaguna (168/169 urte)
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Elisa Augusta da Conceição Andrade, portugaldar medikua, 1889tik aurrera Portugalen lanbide horretan jardun zuen lehen emakumea izan zen.[1][2]

Hala ere, Portugalgo lehen emakumetzat jotzen bada ere, kontuan hartu behar da ezinezkoa izan dela, gaur arte, Elisa Andradek "Acto Grande" izeneko amaierako proba egin zuela egiaztatzea. Lisboako Eskola Mediko Kirurgiko artxiboetan, gaur egun Santa Maria Ospitalean daudenak, aldiz, egiaztatu da, zalantzarik gabe, bertan erregistratutako lehen emakumea izan zela, 1880ko urrian, eta, horrez gain, 1865ean jaio zela.

Largo Trindade Coelho, Lisboan: Erdian, Elisa Augustaren bulegoa zegoen eraikina.

Elisa Augustak Lisboako Medikuntza-Kirurgia Eskolan ikasi zuen. 1889an bere kontsultategi mediko-kirurgikoa zabaldu zuen. Emakumeei eta haurrei zuzendua zegoen, eta helbidea Largo de São Roque kaleko 3 – 1. eskuina zuen[1] (1913tik Largo Trindade Coelho deitua).

1889ko irailaren 1ean Diário de Notícias egunkariak Portugalgo lehen emakume medikuaren kontsultegiaren irekieraren berri eman zuen:[1]

«A Sr.ª D. Elisa Augusta da Conceição Andrade, que concluiu este ano o seu curso na Escola Médica de Lisboa, abriu consultório para senhoras e crianças. Eis enfim dado o primeiro e grande passo para a emancipação da mulher, em Portugal!»

«Dentro em pouco, daqui a um ano talvez, duas novas médicas, formadas pela escola do Porto virão juntar-se áquela, e o exemplo destas será seguido e outras lhe sucederão até que entre definitivamente nos nossos costumes a femme savante como até aqui entrara a ménagère. Para trás a touca de rendas e o avental de chita, para trás o tricot e a agulha de marfim, para traz o pot au feu! Honra à Ciência! Glória ao bisturi!»

«Elisa Augusta da Conceção Andrade andreak, aurten Lisboako Medikuntza Fakultatean ikasketak burutu dituenak, emakume eta haurrentzako kontsultategia ireki du. Honekin eman da, azkenean, lehen urrats handia Portugalgo emakumearen emantzipaziorako bidean!»

«Hemendik gutxira, agian urtebete barru, Oportoko eskolak heziriko bi mediku berri gehituko zaizkio, eta haien eredua jarraituko da, eta beste batzuek ere jarraituko dute, femme savante-a gure ohituretan behin betiko sartzen den arte, orain arte ménagère-a bezala. Axut farfailezko txanoa eta kalikozko mantala, axut ehuna eta bolizko orratza, axut pot au feu-a! Ohorea zientziari! Aintza bisturiari!»

Garai hartako egunkariek Andrade doktorearen arrakasta azpimarratzen jarraitu zuten eta kontsultategiko zerbitzuetara jotzen zuten dama kopuru handia "apartekotzat" jo zuten.[1]

Esker onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taviran, Algarbeko eskualdeko herrian, Rua Dra. Elisa Augusta de Andrade izeneko kalea dago.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Portugesez) Lousada, Isabel. (2010). Escola Médico-Cirúrgica de Lisboa. UMAR - União de Mulheres Alternativa e Resposta; Faculdade de Ciências Sociais e Humanas, Universidade Nova de Lisboa.
  2. (Ingelesez) Rodríguez-Ruiz, Blanca; Rubio-Marín, Ruth. (2012-06-07). The Struggle for Female Suffrage in Europe: Voting to Become Citizens. BRILL ISBN 978-90-04-22991-4. (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  3. (Portugesez) «Rua Doutora Elisa Augusta de Andrade, Concelho de Tavira (Conceição e Cabanas de Tavira)» ruas.openalfa.pt (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).