Elixabarriko mendatea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elixabarriko mendatea Eskoriatzan (Gipuzkoa) dagoen mendate bat da, Elorretako Haitza, Aranguren eta Kurtzebarri mendirantz doan bidean dagoena.

Igobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendate honen tontorrera igotzeko bi bide daude. Bata, Mendiolatik zuzenean doana. Bestea, berriz, Bolibar/Mendiola-Bolibar aldetik. Tontorrean, bi bideek bat egiten dute.

Mendiolakoa 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bide hau, Areano nekazalturismo etxetik gertu dagoen bide batetik doa, harrizko monumentu baten ondoko bide batetatik. Hemendik, igotzen hasi behar da, bidegurutze batetara heltzen da. Bideetako bat, ezkerretara doa, bestea, eskuinetara. Ezkerrekoa hartzen da, eta, gorantz jarraituz Peñakulu edo Uriaga baserrira heltzen da. Hemen, eskuinetarantz hartu eta pinudi bat igaro behar da, berriz, handik metro gutxira, harrizko bidea hartzeko. Hemendik, gorantz jarraitu behar da, eta, laster, eskuinetarantz biratzen duen bihurgune bat dago. Toki honetatik aurrera, gorantz jarraitzea baino ez da.

Mendiolakoa 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipaturiko bidegurutzean, eskuinetara doan bidea hartuz, hau, gorantz doa. Handik gutxira, goraxeago, ezkerretarantz hartu behar da. Eta, hemendik, aurrera segitu besterik ez dago, Mendiolatik doan lehenengo bidearekin bat egin arte.

Mendiola-Bolibar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bide honek, hasiera, Mendiolan du. Lehen aipaturiko bidegurutzean eskuinetara hartu, eta, gorago, ezkerretara hartu behar da. Baina, bidetxo hau hartu eta berehala, eskuinetarantz jo behar da, handik gutxira, etxe bakarti batetatik igaroz. Etxe hau eskuinetara utzita, gorantz jarraitu behar da, pinudi bat igaroz. Bide honen tontorrera iritsi ondoren, lautadatxo labur bat dago. Handik gutxira, ezkerretara, gorantz doan bide bat ikusiko da. Bide honi jarraiki, Elixabarrirantz heltzen da.

Bolibar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bide hau, Uretz izeneko bidegurutzean abiatzen da, Bolibarko elizaraino igotzen hasi baino metro batzuk lehenxeago dagoen bidegurutze batean. Bide hau, ezkerretarantz doa, eta igotzen hasi behar da. Handik gutxira, beste bidegurutze bat dago. Hemen, berriz ere, ezkerretara hartu behar da, Lizargarate lepora doana eskuinetara utziz. Hemendik, igotzen jarraitu behar da, tontorrean, pinudi bat ikusi arte. Pinudi honen ondotik, eskuinetara, pixkana-pixkana igotzen doan bide bat dago, eta hauxe da jarraitu behar dena. Bide honen amaieran, azken bidegurutze bat dago. Hemen, ezkerretara hartu behar da, aurreko bidearekin bat egin arte.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ehiza babeslekua
  • Iturria
  • San Juan Portaletaña ermita

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]