Elizabeth Avery Meriwether

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Avery Meriwether

Bizitza
JaiotzaTennessee1824ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1916ko azaroaren 4a (92 urte)
Familia
AitaNathan Avery, Dr.
Jarduerak
Jardueraksufragista eta idazlea

Find a Grave: 13479724 Edit the value on Wikidata

Elizabeth Avery Meriwether (Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak, 1824ko urtarrilaren 19a - 1916ko azaroaren 4a) estatubatuar idazlea eta mugimendu sufragistaren aktibista izan zen.

Bizitzaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bera, neba eta hiru ahizpak Memphisera (Tennessee) joan ziren bizitzera, bere gurasoekin, Nathan Avery eta Rebecca Rivers Averyrekin, 1835ean, egoera ekonomiko hobea aurkitzeko.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1852an, Menor Meriwetherekin ezkondu zen, 1861ean Konfederatu Nagusi bihurtu zena. Senarra kanpoan zegoela, Meriwether-ek bere seme-alabekin Memphisetik ihes egin behar izan zuen indar federalekin izandako gatazkagatik . Geroago, AEBek konfiskatutako ondasunak erreklamatzen saiatu zen.

Menor Meriwether ez zen inoiz Nathan Bedford Forresten agindupean aritu gerran, baina ofizial konfederatu beterano eta trenbideen eraikitzaile gisa ezagutu ziren.

Hizlari gisa, Tennessee estatuko plataformatik hitz egin zuen lehen emakumea izan zen. Susan B. Anthony, Elizabeth eta Cady Stantonekin , emakumeen eskubideen berdintasunaren alde, hitzaldiak eman zituzten Ingalaterra Berrian, Texasen eta beste estatu batzuetan.[1]

Meriwetherrek Missourin "eskubide berdintasunari" buruzko hitzaldi bat eman zuen lehen aldian gutun anonimo asko jaso zituen; batzuetan salatu egin zuten. Tennesseen lehen hitzaldi publikoa eman zuenean, egunkariaren editorearengana joan zen eta iragarkia egiteko eskatu zion,baina hark ahal zituen eragozpen guztiak jarri zizkion. Azkenik, hitzaldi gaua, aretoa gainezka zegoen; hitzaldi arrakastatsu bat eman zuen .

Gerraosteko Memphis-en, emakumeen sufragioaren bidezko mugimenduan parte hartu zuen. Legez kanpokoa izan arren, 1872ko presidentetza-hauteskundeetan erregistratu eta bozkatu egin zen. Sufragio-eskaerak aurkeztu zituen (arrakastarik gabe) 1880ko konbentzio demokrata eta errepublikanoetan.

Memphisera itzuli zenean, hitzaldi-biraren ondoren, Meriwether "The Tablet" egunkariaren  editore bihurtu zen.[1]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu askoren egilea izan zen, gerra garaian eta ondoren Hegoaldean izandako gertakari historiko garrantzitsuen deskribapenak emanez. Hirurogei urte baino gehiagoz herrialde honetako egunkari eta aldizkari nagusien kolaboratzaile etengabea izan zen.[1]

  • The Refugee (Ipuin laburra - 1863)
  • The Master of Red Leaf(1872)
  • Black and White (1883)
  • The Ku Klux Klan, or The Carpetbagger in New Orleans(1877)
  • Facts and Falsehoods About the War on the South(1904) (saidinimoa: George Edmonds)
  • Sowing of the Swords: The Soul of the Sixties (1910)

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meriwether tamaina naturalean irudikatuta dago Tennessee Women's Suffrage Memorialeko brontzezko estatua batean, Knoxville hirian (Tennessee), Nashvilleko Anne Dallas Duleyrekin eta Knoxvilleko Lizzie Crozier Frenchekin batera. Eskultura Alan LeQuirerena da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Hernández, Publicado por Hortensia. Elizabeth Avery Meriwether sufragista. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]