Elizagoien ahizpak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizagoien ahizpak
Datuak
JatorriaEtxalar (Nafarroa Garaia)
Musika motatrikiti musika
Taldekideak
Itsaso Elizagoien (trikitixa)
Irune Elizagoien (panderoa)
Informazio gehigarria
www.elizagoienahizpak.com

Elizagoien ahizpak euskal trikitilari bikotea da, Etxalarko Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpek osaturikoa.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera: txapelketak eta Dantzadi taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiatik jaso dute trikitiarekiko zaletasuna eta oso gaztetatik hasi ziren txapelketatan parte hartzen, Irunek 9 urte zituela eta Itsasok 7[1]. Etxalarko txapelketan hasi, ondoren Nafarroakoan eta azkenik Euskal Herriko txapelketa ugaritan hartu zuten parte eta 27 txapel irabazi zituen bakoitzak[1]. Euskal Herriko trikitilari gazteen txapeldun ere izan ziren, lau alditan[2][3]. Azkenengo txapelketa Zeanurin jokatu zuten.

2008an Lesakako mutil batek animatuta Baleike erromeria taldea osatu zuten. Taldeak denbora gutxi zeramala musikari aldaketa izan zen eta izena ere aldatzea erabaki zuten, Dantzadi. Emanaldi ugari egin zituzten urte luzetan zehar[4].

Carlos Nuñezekin kolaborazioa eta bira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015aren amaieran Carlos Nuñez gaita jole galiziarrarekin kolaborazio bat egiteko aukera izan zuten, Carlos Sauraren "La Jota" filmean hain zuzen ere[5][6]. Hurrengo urtean Itsasok Carlos Nuñezen biran hartu zuen parte eta Europako hainbat herrialdetan eta Estatu Batuetako hainbat hiritan ere jotzeko aukera izan zuen. Ordutik hainbat bira egin ditu musikari galiziarraren taldean[7] eta beste tokietako musika tradizionala ezagutzeko aukera izan du[8].

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak ateratzen zuen Geure Kolkotik disko bilduman parte hartu zuten 2016an, eta haiek konposaturiko hiru pieza grabatu zituzten; "Irune nora hoa", "Mus partida" eta "Gozatu bizitza".[9]

Elizagoien ahizpak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizagoien ahizpak

Azken urteetan bikote gisa egiten dituzte emanaldiak "Elizagoien ahizpak" izenarekin. 2020 eta 2021ean COVID-19 pandemiak eragindako itxialdiak ez zien etenaldirik eragin Elizagoien ahizpei, "Aristerrazu zuzenean" izenarekin erromeria osoak etxean grabatu eta interneten zabaldu baitzituzten[10]. Gaur egun ere Aristerrazu plaza sustatzeko lanean ari dira[11].

Itxialdi garaian bertan kontrabandoa eta usategiak gai dituen ihes-gela bat sortu zuten Etxalarren; Etxalar Escape Room[12][13].Trikitixa ikastaroak ere ematen dituzte Lesakako trikitixa eskolan[14].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Geure Kolkotik 2016 (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2016) - 3 abesti[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Kontrabandoa gai duen Escape Room bat sortu dute Elizagoien ahizpek Etxalarren» EITB 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  2. Joseba Olagarai ETB Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilari txapeldunak. (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Etxalarko Elizagoien ahizpak Euskal Herriko txapeldun» Diario de Noticias de Navarra 2010-12-03 (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  4. «Dantzadi taldearen sorrera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  5. Ahizpak, Elizagoien. (2016-03-28). «Carlos Nuñezekin kolaborazioak» Elizagoien Ahizpak (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  6. (Gaztelaniaz) Jota, de Saura (2016). (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  7. (Gaztelaniaz) «Trikitixa energética» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  8. Irratia, Naiz. (2020-08-05). «Elizagoien ahizpak x 1» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  9. Ahizpak, Elizagoien. (2017-07-17). «GEURE KOLKOTIK 2016» Elizagoien Ahizpak (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  10. «Elizagoien ahizpek erromeria birtuala eskainiko dute Aristerrazu Zuzenean ekimenaren baitan - Aia» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  11. «Irune Elizagoien eta Izer» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  12. «Ihes gela zabaldu dute Elizagoien ahizpek Etxalarren - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  13. ETXALAR ESCAPE ROOM – IRAGAN HURBILA. (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  14. «Trikitixa irakasle gisa esperientzia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  15. «GEURE KOLKOTIK 2016» [::////::] Trikitixa Elkartea (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]