Etxalar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Etxalar

 Nafarroa Garaia
Etxalarko etxeak.
Etxalarko etxeak.
Izen ofiziala Etxalar
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Bortziriak
Alkatea Migel Mari Irigoien Sanzberro
(Herri Taldea)
Herritarra etxalartar
Koordenatuak 43°14′1″N 1°38′14″W / 43.23361°N 1.63722°W / 43.23361; -1.63722Koordenatuak: 43°14′1″N 1°38′14″W / 43.23361°N 1.63722°W / 43.23361; -1.63722

Navarra - Mapa municipal Etxalar.svg

Eremua 46,34 km2
Garaiera 106 m
Distantzia 65 km Iruñera
Posta kodea 31760
Biztanleria 819 bizt. (2014)
Euskaldunen % 90,26
Dentsitatea 17,67 bizt./km²
http://www.etxalar.eu

Etxalar[1] Nafarroa Garaiko ipar-iparraldeko udalerri bat da, Bortzirikoa. Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago. 46,34 km² ditu, eta 819 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxalarrek klima atlantiko epela du, aldaketa termiko txikiekin, euritsua urte osoan. Urteko batez besteko balioak (altueraren arabera aldakorrak), 13-14 °C bitarteko tenperatura eta 1.600 eta 2.000 mm arteko prezipitazioak dira. Urteko egun euritsuak 180 inguru izaten dira.

Landarediari dagokionez, udalerriaren hego-ekialdeko mendietan, pagadi batzuk geratzen dira. Iparraldean hariztiak, gaztainondoak eta hainbat espezietako zuhaixkak daude. Landatutako basoek 850 hektarea hartzen dituzte eta Etxalar mendebaldean eta iparraldean daude bereziki. Landatutako espezieen artean, Korsikako pinu lariziarra, insignis pinua, Japoniatik ekarritako pinu alertzea eta haritz amerikarra daude.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxalarren, itsas mailatik 163 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxalarrek Bera eta Sararekin (Lapurdi) du muga iparraldean; Baztanekin ekialdean; Igantzi eta Lesakarekin mendebaldean; eta Bertizaranarekin hegoaldean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxalar honako auzo hauek osatzen dute: Gorosurreta, Lakain-Apezborro, Larrapil-Sarriku, Lurriztederra, Orizki, Urritzokieta, Jauregieta, Iñarreta, Andutzeta, Antsolokueta, Bekolanda eta Goikolanda.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxalarko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 69 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,61 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n udalerri honetan ez zen Bildu aurkeztu. EAren izenean 2007an aukeratutako zinegotziek alderdia utzi zuten, ezker abertzalearekin batera joan nahi izan ez zutelako, eta Etxalarko Independienteak[3] zerrenda aurkeztu zuten.[4] Hala, berriro Herri Taldea izan zen irabazle (3 zinegotzi, Migel Maria Irigoien Sanzberro alkatea barne); Etxalarko Independentieek beste 3 lortu zituzten, Etxalar Aintzineratek (bere burua talde abertzale eta ezkertiartzat jo zuenak[5]) bakarra, eta ez UPNk ez PPk ez zuten hautetsirik lortu.

Etxalarko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Herri Taldea 205 3
Etxalarko Independienteak 160 3
Etxalar Aintzinerat 98 1
UPN 46 0
PP 5 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Andutzeta kalea, 15

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Patxiku Irisarri Elizagoien Herri Taldea
2011- Migel Mari Irigoien Sanzberro Herri Taldea

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ttipi-Ttapa eskualdeko hedabideak bertan dauka egoitza nagusia. Bestalde, usategiak daude, duela 600 urteko ehiza tradizionala egiten den ehizatokiak, Iberiar penintsula osoan bakarrak.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxalarko biztanleen % 90 euskaldunak dira. Tokiko euskara goi-nafarrera da. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legeari jarraituz, eremu euskaldunean dago,[6] eta 2009tik UEMA mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxalarko bestak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan.

Etxalartar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etxalar Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa