Elizako Gurasoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Elizako Gurasoak, Elizak, bere idazleen artean, tradizio kristauaren emaile fidagarritzat onartu dituen idazleak dira. Eliza Katolikoak hiru betekizun eskatzen ditu idazle bat Gurasotzat hartu ahal izateko: antzinatasuna, santutasuna eta ortodoxia.

Latinoen artean, antzinatasunak San Gregorioren garaia du muga (604. urtean hila); grekoen artean, ordea, San Joan Damaskokoaren garaia (749. urtean hila). Beste bi arrazoiengatik ez dira Elizako Guraso Tertuliano, Klemente Alexandriakoa eta Origenes. Hauek dira Elizaren Guraso aipagarrienak: Anbrosio Milangoa, Atanasio, Agustin, Basilio Zesareakoa, Efren, Gregorio I.a, Gregorio Nazianzokoa, Gregorio Nisakoa, Hilario Poitierskoa, Ireneo, Isidoro Sevillakoa, Joan Casiano, Joan Krisostomo, Joan Damaskokoa, Jeronimo, Zipriano eta Zirilo Alexandriakoa; santuak dira guztiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]