Elorrioko Udal Liburutegia
Elorrioko Udal Liburutegia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1966 |
Elorrioko Udal Liburutegia herritar guztiei zabaldutako zerbitzua da, edonork erabil dezake eta eskaintzen dituen zerbitzuak dohainik dira.[1] 1966an sortu zen eta 1967ko urrian Arriola jauregian, Berriotxoa kaleko 13an, inauguratu zen. Bertan jaio zen Balentin Berrio-Otxoa, Bizkaiko patroia, San Inazio Loiolakoarekin batera. 2007tik Elizburu 18an, Iturri Jauregian dago.[1]
Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte-hartzaile da. 200 udal liburutegik osatzen dute sare hori. EIPSko lineako katalogoaren bitartez, fondoak kontsultatu ahal dira, baita aleak eskatu, erreserbatu eta aleen zein maileguen egoera kontsultatu ere, eta interneten bidez egin ahal da mailegu-berritzea.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Valentín de Berrio-Ochoa liburutegia sortzeko ministro-agindua 1966ko abuztuaren 31koa da, bi urteren ekinaren ondoren. Bizkaiko Aldundia arduratu zen Udalaren eraikin horren proiektuaz, liburutegien koordinazio zentroaren bidez. Bizkaiko Aldundiaren diru-laguntzaz gain, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarena izan zuen. Azken honek 89.600 pezeta eman zituen eraikina egokitzeko eta 200.000 pezeta liburutan. Aldundiak jarri zituen altzariak (110.000 pezeta inguru) eta Udalak lokala. Sasoi horretan ohikoa zen altzari funtzionala eta modernoa jartzea, baina Berrio-Ochoaren jaiotetxea zenez, euskal estilo tradizionalekoa jarri zen.[2]
Hasierako liburutegiak 2000 liburu izan zituen (Irakurketa Zerbitzu Nazionalak 1500 ale jarri zituen eta Liburutegien koordinazio zentroak 500 eta urtero 12.000 pezeta liburu berriak erosteko). Bertan irakurriz gero, doan zen, baina etxera eraman ahal izateko, ordaindu beharreko mailegu zerbitzua jarri zen, 10 pezeta urteko. Liburutegiak arduradunaren etxea eta hitzaldi, kontzertu eta ekintza kulturaletarako aretoa ere izan zuen. Sasoi hartan antzeko 16 bat liburutegi zeuden, Irakurketa Zerbitzu Nazionalaren sarean, zeinetan lasterrera musika audizioetarako eta hizkuntza klaseak izateko disko-jogailu bana jarri zen.[2]
Iturri Jauregia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko apirilaren 20tik Elorrioko Udal Liburutegia Elizburu 18an, Iturri Jauregian dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII. mendearen amaieran eraiki zen, estilo barroko zorrotzean, apaindura gutxirekin. Fatxada nagusia harlanduz eginda dago, Elizburu kaleari begira, eta Larreategi jauregiaren ondoan.[3] Iturri leinuaren oinetxea Berrio auzoan dago, Elorrion bertan.[4] Nabarmentzekoak dira fatxada nagusian balkoia, forjatu ederrekin, berauek Azkarragaren burdinolan eginak, eta armarria, Iturri leinuaren ezaugarriekin. Atzeko fatxadan, ostera, loggia bat dauka, hiru arkurekin.[5][6] Sasoi batean Iturri jauregian paradore bat egin nahi izan zen, baina lanak bertan behera geratu ziren urte luzez. Geroago, Elorrioko Udalak Valle-ko kondeari erosi zion, bertan Iturri kultur etxea egiteko. Horretarako aurreko fatxada baino ez zen gorde, eta atzeko aldean zegoen loggia, hiru arkurekin, zirkulu erdikoak; barruko guztia eraitsi egin zen, eta beste modu batean antolatu, kultur etxe baten premiak asetze aldera.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, zerbitzu hauexek ematen ditu: Irakurketa eta kontsulta, erreferentziak eta informazio bibliografikoa, maileguak, itzultzeko kutxa, internet, hemeroteka, bideoteka, fonoteka, fotokopiadora...[7]
Irakurketa eta kontsulta. Bibliografia-funtsa kontsultatzeko edo/eta irakurtzeko gelak daude. Atal horretan euskarri ezberdinetako aleen kontsulta (liburuak, DVD, CD, CD-ROM) eta mailegurako eta erreferentziarako lanak eskuratzeko aukera ematen du. Mailegatzen diren funtsak batez ere literatur lanak dira, baina hainbat gairi buruzko liburuak ere erabil daitezke. 0tik 9 ra sailkatzen dira, Sailkapen Hamartar Unibertsalak ezarritako irizpideen arabera. Erreferentziako lanak (atlasak, hiztegiak, entziklopediak, urtekariak...) gelan bertan kontsultatzen dira.
Erreferentziak eta informazio bibliografikoa. Zerbitzu horren bidez liburutegiak bibliografia ondasunak topatzeko eta eskuratzeko laguntza eskeintzen du. Eskeintzen den informazio bibliografiko guztia eskuratzeko aukera dago.
Mailegu pertsonala. Mailegua lehenengo zein bigarren solairuko mostradoreetan egiten da. Mailegua egiteko orduan, bazkide txartela aurkeztu behar da. Bazkide txartela eskuratzeko liburutegian bertan emandako inprimaki bat bete behar da edo bazkide txartela eskabidea (PDF 221KB) deskargatu, bete eta liburutegian entregatu. 0-15 urte bitartekoa izanez gero, gurasoen baimena behar da. Elorrioko liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) barne dago. Hortaz, liburutegiko bazkidea izanez gero, EIPS barruan dauden udal liburutegietatik dokumentuak ateratzeko aukera ematen du.
Liburutegien arteko mailegua. Liburutegi arteko maileguarekin udal liburutegiak maileguak egin edo maileguak uzten ditu beste udal liburutegiekin. Mailegu horrekin liburutegian eduki ez arren, Euskadiko Irakurketa Publiko Sarearen barruan dagoen beste liburutegi batean dauzkaten materialak lortu ahal dira. Gehienez 2 dokumentu eska daitezke batera.
Itzultzeko kutxa. 2024an, udaldera begira, Itzulketak egiteko kutxa berria jarri zen Elorrioko udal liburutegiko erabiltzaileek maileguan hartutako liburu, komiki, DVD zein diskoak edozein momentutan itzuli ahal izateko.[8]
Internet / ofimatika. Bazkideek 6 ordenagailutarako eta doako WIFI zerbitzua dute, Internetez konektatzeko edo bulegoko programak erabiltzeko. Kable bidez norbere ordenagailua sarera konektatzeko aukera dago gela guztietan.
Hemeroteka. Liburutegiak hartzen dituen egunkariak jartzen dira erabiltzailearen eskura: Berria, Deia Gara eta El Correo. Gai askotariko aldizkariak eta astekariak daude erabilgarri, prentsa digitala barne. Euskeraz zein gazteleraz. Bertan irakurri ahal izateko gune atseginean, eta azkeneko zenbakia izan ezik, mailegatzeko aukera dago.
Bideoteka / Fonoteka. Internet, bulegotika eta norberaren ordenagailua erabiltzeko aukera dago.
Tokian tokiko bilketa. Atal honetan Elorriori buruzko argitalpenak edota elorriotarrok beraiek argitaratutako dokumentuak batzen dira. (Bibliografia)
Fotokopiadora zerbitzua. Imprimagailu eta fotokopiagailu zerbitzua, txuri-beltzean. (0,10 € zuri-beltzean.)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fatxada nagusiak Elizburu kalera ematen du.
-
Iturri leinuaren armarria
-
Jatorrizko “loggia” arkuduna, hegoko fatxada berrituan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2015-09-30). «Elorrioko Liburutegia» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Eguidazu, Maite. (1967ko otsaila). «Elorrio tendrá su biblioteca. Será instalada en la casa natal del Beato Valentín de Berrio-Ochoa» Arguiñeta (Elorrio) 14: 15..
- ↑ María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (kontsulta data: 2018-08-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 116 or..
- ↑ Iglesias Blanco, Anastasio S.. (2011-12-30). «Las casas solariegas de la hidalguía gallega. Estudio sobre las casas de los condes de Amarante en el siglo XVIII» Cuadernos de Estudios Gallegos 58 (124): 235–252. doi: . ISSN 1988-8333. (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elorrio | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ Udal_arloak/Kultura/Udal_liburutegia/. .
- ↑ «Itzulketak egiteko kutxa berria jarri du Elorrioko udal liburutegiak - Elorrio» Anboto.org (kontsulta data: 2025-05-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [1], Elorrioko Udal Liburutegia sortzeko agindua, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
- [2], Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogo bateratua.
![]() |
Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |