Edukira joan

Elosua (Bergara)

Koordenatuak: 43°08′22″N 2°21′38″W / 43.13944°N 2.36056°W / 43.13944; -2.36056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elosua» orritik birbideratua)
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Elosu (argipena)»
Elosua
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Geografia
Koordenatuak43°08′22″N 2°21′38″W / 43.13944°N 2.36056°W / 43.13944; -2.36056
Garaiera539 m
Demografia
Biztanleria13 (2023)

Elosua Bergarako (Gipuzkoa) ipar-ekialdeko auzo bat da, Azkoitirako bidean. 50 bat baserrik osatzen dute auzunea. Berez, errepidearen alde batean dauden auzuneko etxeak Bergarakoak dira eta beste aldean daudenak berriz Azkoitiko izen berdineko auzoarenak.

Elosua izenaren -a amaiera artikulua da. Hortaz, honela deklinatzen da: Elosua, Elosuan, baina Elosura, Elosuko (hala nola Bizkaia/Bizkaiko edo Azkoitia/Azkoitiko). Bertakoek Elosu esaten dute.

Elosuko biztanleria

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren ondoko abade etxe zaharra aterpetxea da gaur egunean, eta gaua har liteke bertako gela kolektiboetan.

Maiatz inguruan (Garizumaren arabera) Igokunde eguna ospatzen da, eta erromeria egin ohi da.

Udaberrian halaber, Bergarako Pazkoetatik 15 egunera Otaba jaiak ospatzen dira. Hiru eguneko jaia egin ohi da asteburu batean.

Urriaren 12an, Pilareko Andre Mariaren egunean, Ganadu azoka egiten da, eta auzoan jende gehien biltzen duen ospakizuna izan ohi da,

Abenduaren 24an Gabon eskean irteten dira auzotarrak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]