Elías Piña
Itxura
Elías Piña | ||
---|---|---|
Dominikar Errepublika | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Dominikar Errepublika | |
ISO 3166-2 | DO-07 | |
Hiriburua | Comendador | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 18°53′00″N 71°42′00″W / 18.8833°N 71.7°W | |
Azalera | 1.395,47 km² | |
Mugakideak | Dajabón probintzia, Santiago Rodríguez probintzia, San Juan probintzia (Dominikar Errepublika), Independencia probintzia eta Centre (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 63.029 (2010) 64.615 (2022) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) | |
Dentsitatea | 45,17 bizt/km² | |
Ordu eremua | UTC−04:00 |
Elías Piña, lehenago provincia Estrelleta eta provincia San Rafael deitua, Dominikar Errepublikako mendebaldeko probintzia da. 1.426 kilometro koadroko eremua du, eta 63.438 biztanle zituen 2017an.[1] Hiriburua Comendador da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdean Haitirekin du muga. Lurraldea goia eta laua da, iparraldean Erdialdeko Mendilerroa eta hegoaldean Neiba mendiak dituela.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Rafael izenarekin sortu zuten 1942an, Benefactor probintziako mendebaldeko parte bat hartuta, Haiti aldeko muga-lurraldeak garatzeko egitarau baten baitan; 1965ean beste izen bat jarri zioten, Estrelleta, eta 1970ean Elías Piña izena eman zioten.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Labore nagusiak artoa, bananak, kafea eta azukre-kanabera dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ República Dominicana en Cifras 2006. Oficina Nacional de Estadística, one.gob.do.