Dominikar Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dominikar Errepublika
República Dominicana
Bandera Armarria
Goiburua: Dios, Patria, Libertad
(“Jainkoa, Aberria, Askatasuna”)
Ereserkia: ¡Quisqueyanos valientes!
Hiriburua
eta hiri handiena
Santo Domingo
Hizkuntza ofiziala(k) gaztelania
Herritarra dominikar
Gobernua Errepublika presidentzialista
 -  Presidentea Danilo Medina
Independentzia
 -  Espainiar Inperiotik 1821eko abenduaren 1a 
 -  Haititik 1844ko otsailaren 27a 
 -  Espainiatik 1863ko abuztuaren 16a 
Azalera
 -  Guztira 48,310 km2 (130.)
 -  Ura (%) 0,7
Biztanleria
 -  2017[1] zenbatespena 10.766.998 (86.)
 -  2009[2] errolda 9.731.487
 -  Dentsitatea 222,87 bizt./km2
Dirua Peso dominikar (DOP)
Ordu-eremua UTC (UTC-4)
Aurrezenbakia 1-809 eta +1-829
Internet domeinua do

Dominikar Errepublika[3] (gaztelaniaz: República Dominicana) Erdialdeko Amerikako estatu burujabea da, Hispaniola uhartearen ekialdeko bi herenak hartzen dituena; uhartearen gainerakoa Haiti estatua da. Antilla Handietan dago, Ozeano Atlantikoaren eta Karibe itsasoaren artean. 48.310 kilometro koadroko eremua du, eta 2017an 10,8 milioi biztanle zituen.[1] Hiriburua Santo Domingo da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominikar Errepublikak Hispaniola uhartearen ekialdea hartzen du, Karibe itsasoan. 48.310 kilometro koadroko eremuarekin, Antilletako herrialde handienetan bigarrena da, Kubaren ondotik. Erdialdeko Mendilerroa ipar-ekialdetik hego-ekialdera luzatzen da; bertan daude Karibeko gailurrik gorenak: Pico Duarte (3.098 metro), La Pelona (3.094 metro), La Rucilla (3.049 metro), eta Pico Yaque (2.760 metro). Iparraldean Montecristi mendilerroa dago, eta hegoaldean Bahoruco. Erdialdeko Mendilerroaren eta Bahorucoren artean, Neiba ibaiaren ibarra dago. Iparraldeko Yaque, Hegoaldeko Yaque eta Yuna dira ibairik garrantzitsuenak. Klima tropikala da, eta baso tropikaletako landaredia da nagusi. Sabanak hedadura handia du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1492. urtean, Kolon iritsi zen Hispaniolara, eta espainiarrek Ameriketan izan zuten lehen gunea izan zen. Ryswickeko Itunaren ondorioz, Frantziaren eta Espainiaren artean banatu zen uhartea 1697. urtean. Independentzia 1821ean adierazi bazen ere, 1844 arte ez zen indarrean jarri.

Rafael Trujillok 31 urteko diktaduraldia ezarri zuen (1930-1961)

Estatu berriak aurre egin behar izan zien haitiarrei lehendabizi, eta Estatu Batuek babesturiko diktadoreari gero: Rafael Trujillo diktadorearen garaia, 1930-1961. Garai hartan zapalkuntza ikaragarria izan zen; adibidez, 1937an, mugaldean bizi ziren 17.000 eta 35.000 haitiar bitartean hil zituen armadak. Ekonomiaren garapena ere Estatu Batuen laguntzari esker iritsi zitzaien. 1965. urtean, Estatu Batuek Dominikar Errepublikari eraso eta Joaquín Balaguer kontserbadorea ezarri zuten agintari. 1978. urtean Antonio Guzmánek hauteskundeak irabazi ondoren, armadako 23 jeneral bidali zituen erreserbara.

1986. urteko hauteskundeetan, Joaquín Balaguerrek berriro eskuratu zuen aginpidea, 80 urte zituela. Horren ondoren biolentzia izan zuten ezaugarri nagusia, Balaguer, zaharra izan arren, eta itsua ia, oraindik ere erabakigarria zen bere herriko bizitza politikoan. Balaguerrek iruzurraren eta ustelkeriaren usadioari heldu zion, berriz, 1990-1994 urteetan aginpidea ez galtzeko. Giro politikoa gero eta nahasiagoa zelarik, eta gero eta indartsuagoa oposizioa, agintaldia laburtzea onartu behar zuen Balaguerrek, eta ez zuen parte hartu 1996an egin ziren lehendakaritzako hauteskundeetan. Hauteskunde haietan Leonel Fernández irten zen garaile, Dominikar Liberazioko Alderdikoa (PLD).

2000ko hauteskundeetan, presidentearen alderdiak (PLD) beherakada garrantzitsua izan zuen, PRD alderdiaren onerako, eta Hipólito Mejía atera zen garaile. Gobernu berriak berrikuntza handiak egin zituen ekonomiaren eta gizartearen alorrean, baina, ezegonkortasun ekonomikoaren ondorioz, atzerriko kapitala zuten enpresa asko atera egin ziren errepublikatik; 2003. urtean krisia larritu egin zen. 2004an, Leonel Fernándezek irabazi zituen berriro ere hauteskundeak, eta ahalegin handia egin zuen krisiari aurre egiteko; dena dela, hazkunde ekonomikoarekin batera, ustelkeria-kasu nabarmenen berri izan zen garai horretan. 2008ko hauteskundeetan, Leonel Fernández nagusitu zen berriz ere.

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi Nazionala, Errepublikako presidentearen bizitoki ofiziala eta Gobernuaren egoitza

1966ko azaroan onartu, eta 1994an eta 2002an aldatu zen konstituzioaren arabera, herrialdea errepublika demokratikoa da. Presidentea da estatuburua, gobernuburua eta Indar Armatuen komandante nagusia; presidentea eta presidenteordea boto zuzenaz aukeratzen dira lau urteko agintaldirako. Legebiltzarra ganbera bikoa da: Senatua, 32 kide dituena, eta Diputatuen Ganbera, 178 kiderekin. Legebiltzarrerako hauteskundeak lau urtetarik behin egiten dira.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominikar Errepublika 31 probintzia eta barruti batean banaturik dago.

Probintzia Hiriburua
Eremua (km²)
[4]
Biztanleria
(2017ko zenbatespena)[4]
Dentsitatea[4]
Azua Azua &0000000000002531.7700002.531,77 &0000000000220470.000000220.470 &0000000000000087.00000087
Baoruco Neiba &0000000000001282.2300001.282,23 &0000000000099964.00000099.964 &0000000000000078.00000078
Barahona Barahona &0000000000001739.3800001.739,38 &0000000000188929.000000188.929 &0000000000000109.000000109
Dajabón Dajabón &0000000000001020.7300001.020,73 &0000000000065760.00000065.760 &0000000000000064.00000064
Barruti Nazionala Santo Domingo &0000000000000104.440000104,44 &0000000001022236.0000001.022.236 &0000000000009829.0000009.829
Duarte San Francisco de Macorís &0000000000001605.3500001.605,35 &0000000000296558.000000296.558 &0000000000000185.000000185
El Seibo El Seibo &0000000000001786.8000001.786,80 &0000000000091826.00000091.826 &0000000000000051.00000051
Elías Piña Comendador &0000000000001426.2000001.426,20 &0000000000063438.00000063.438 &0000000000000044.00000044
Espaillat Moca &0000000000000838.620000838,62 &0000000000237855.000000237.855 &0000000000000284.000000284
Hato Mayor Hato Mayor &0000000000001329.2900001.329,29 &0000000000085653.00000085.653 &0000000000000069.00000069
Hermanas Mirabal Salcedo &0000000000000440.430000440,43 &0000000000092311.00000092.311 &0000000000000210.000000210
Independencia Jimaní &0000000000002006.4400002.006,44 &0000000000056763.00000056.763 &0000000000000028.00000028
La Altagracia Higüey &0000000000003010.3400003.010,34 &0000000000330367.000000330.367 &0000000000000110.000000110
La Romana La Romana &0000000000000653.950000653,95 &0000000000265084.000000265.084 &0000000000000405.000000405
La Vega Concepción de La Vega &0000000000002287.2400002.287,24 &0000000000406990.000000406.990 &0000000000000178.000000178
María Trinidad Sánchez Nagua &0000000000001271.7100001.271,71 &0000000000141284.000000141.284 &0000000000000111.000000111
Monseñor Nouel Bonao &0000000000000992.390000992,39 &0000000000171865.000000171.865 &0000000000000173.000000173
Monte Cristi Monte Cristi &0000000000001924.3500001.924,35 &0000000000115278.000000115.278 &0000000000000060.00000060
Monte Plata Monte Plata &0000000000002632.1400002.632,14 &0000000000189649.000000189.649 &0000000000000072.00000072
Pedernales Pedernales &0000000000002074.5300002.074,53 &0000000000034070.00000034.070 &0000000000000016.00000016
Peravia Baní &0000000000000792.330000792,33 &0000000000193869.000000193.869 &0000000000000245.000000245
Puerto Plata Puerto Plata &0000000000001852.9000001.852,90 &0000000000330439.000000330.439 &0000000000000178.000000178
Samaná Samaná &0000000000000853.740000853,74 &0000000000109226.000000109.226 &0000000000000128.000000128
San Cristóbal San Cristóbal &0000000000001265.7700001.265,77 &0000000000618165.000000618.165 &0000000000000489.000000489
San José de Ocoa San José de Ocoa &0000000000000855.400000855,40 &0000000000056027.00000056.027 &0000000000000065.00000065
San Juan San Juan de la Maguana &0000000000003569.3900003.569,39 &0000000000225318.000000225.318 &0000000000000063.00000063
San Pedro de Macorís San Pedro de Macorís &0000000000001255.4600001.255,46 &0000000000301215.000000301.215 &0000000000000240.000000240
Sánchez Ramírez Cotuí &0000000000001196.1300001.196,13 &0000000000152027.000000152.027 &0000000000000127.000000127
Santiago Santiago de los Caballeros &0000000000002836.5100002.836,51 &0000000001022916.0000001.022.916 &0000000000000361.000000361
Santiago Rodríguez Sabaneta &0000000000001111.1400001.111,14 &0000000000057390.00000057.390 &0000000000000052.00000052
Santo Domingo Santo Domingo Este &0000000000001296.3500001.296,35 &0000000002753219.0000002.753.219 &0000000000002124.0000002.124
Valverde Mao &0000000000000823.380000823,38 &0000000000173011.000000173.011 &0000000000000210.000000210
Denera &0000000000048666.83000048.666,83 &0000000010169172.00000010.169.172 &0000000000000209.000000209

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominikar ikasleak.

2017an 10.766.998 biztanle zituen.[1] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %26,6 dira, 15-24 urte bitartekoak %18,2, 25-54 urte bitartekoak %39,7, 55-64 urte bitartekoak %7,9 eta 65 urtetik gorakoak %7,6.[5]

Biztanle gehienbat hirietan bizi dira (%80,6 2017an), 1970eko hamarkadan oldeka jo baitzuten landa-ingurunetik hirietara. Santo Domingon, San Pedro de Macorísen eta La Romanan daude gehienbat bilduak, herrialdearen hegoaldean, eta Santiago de los Caballerosen, iparraldean. Biztanleriaren hazkunde tasa %1,18 izan zen 2017an.[5] Dominikar askok alde egin du atzerrira lan bila eta, aldi berean, legez kanpoko langile asko iristen da Haititik Dominikar Errepublikara.

Banaketa etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an biztanleen %58 mestizoak ziren, %15,8% beltzak, %13,5 zuriak eta %12,4 mulatoak.[5]

Hispaniola uhartea arawak indiarren gune nagusietako bat zen, Antillen barnean, espainiarrak iritsi aurretik. Kolonizazioak sekulako txikizioa eragin zuen indiarrengan, lapurretak, eritasunak eta lan behartua zirela-eta. Indiarrak desagertuta, espainiarrek esklaboak eraman zituzten Afrikatik; alabaina, esklabotasunak ez zuen sekula izan han uhartearen mendebaldeko partean, frantsesen mende, izan zuen neurria. Dominikar Errepublikako biztanleak, beraz, europar kolonoen eta amerikar esklaboen mestizaje luze baten ondorengoak dira. Badira, bestalde, talde txinatarrak eta japoniarrak, eta Haititik, eta orobat Kubatik, Jamaikatik eta Guadalupetik, milaka iritsi dira etorkinak, nahiz eta 1930-1961 urteetan, Rafael Leónidas Trujillo diktadorearen garaian, politika arrazista bultzatu zen, Europatik biztanle zuriak erakartzeko helburua zuena.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelania da hizkuntza ofiziala.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko datuen arabera, katolikoak %65 dira, protestanteak %18, eta erlijiorik gabeak %12.[6]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catalina uhartea.

Dominikar Errepublikakoa Karibe eta Erdialdeko Amerikako ekonomiarik handiena da. BPG per capita (erosahalmenaren parekotasuna) asko handitu da azken urteetan: 1.442 dolarrekoa zen 1995ean, 5.638 dolarrekoa 2010ean, eta 16.100 dolarrekoa 2016an.[5] Hori posible izan da eskulangintzak hartu duen indarrarekin eta, batez ere, turismoarekin. Horri esker, zerbitzuen sektoreak gain hartu zion nekazaritzari XXI. mendearen hasieran. 2016an BPGren %5,5 sortu zuen nekazaritzak, %33,4 industriak eta %61,1 zerbitzuek.[5]

Garapen ekonomikoak, ordea, egiturazko oztopo handiak izan ditu; adibidez, elektrizitatearen hornikuntza, bai partikularren kasuan, bai enpresenean. Bestalde, kostatu zitzaion 1970eko hamarkadan izan zen ekonomiaren beherakada izugarriaren ondorioak gainditzea. Bi faktorek eragin zuten beheraldi hura: batetik, azukrearen esportazioaren sarreren jaitsialdi ikaragarriak eta, bestetik, energia-gastuen igoera handia. Herrialdeak kiebra jo zuen ia. Horri erantsi behar zaio aginpidearen ustelkeria sistematikoa, eta agintari politikoek amerikar multinazionalekiko duten mendekotasuna. Errepublikak Nazioarteko Diru Funtsaren eskakizunak bete behar izan zituen, egiturazko berrikuntza garrantzitsuak, funtzionario publikoen gehiegizko kopurua murriztea besteak beste. Baina neurri horien aplikazioak eragin sozial beldurgarriak izan zituen, bizimodu garestiaren eta miseriaren kontrako altxamenduak ekarri zituena. 1998. urtean, hondamen handiak eragin zituen Georges urakanak. Dena den, 1990eko hamarkadaren bukaeran, ekonomia hazkunden hasi zen eta inflazioa murriztuz joan zen, baina 2002an berriro errezesioan sartu zen, banku nagusietako batek, Banco Intercontinental izenekoak, porrot egin zuenean.

Industriak biztanle aktiboen %20tik gora hartzen ditu. Eskulangintza hiriburuan dago batez ere bildua, eta hazkunde handia izan du azken urteotan. Lantegi txikiak dira, eta nekazaritza-ekoizpenen eraldaketan daude espezializatuak. Herrialdeko paisaia ikusgarriek erakarrita, asko indartu da turismoa eta, hala, Dominikar Errepublika bilakatu da Antilletako turismogune nagusia. Hala, 1990eko hamarkadan, urteko milioi bat turista joaten zen bertara, eta 2007an ia lau milioi izan ziren. Errotik hobetu da hotel-eskaintza eta jendea hartzeko azpiegitura, eta bisitarien kopuruak gora eta gora egin du. Urrea, zilarra, kakaoa, azukrea, kafea, tabakoa, haragia eta kontsumo-gaiak dira esportazio gai nagusiak . Errepublikak petrolioa, elikagaiak, kotoia, ehunak, eta produktu kimikoak eta farmaziakoak inportatzen ditu. Merkataritza-harremanei dagokienez, Estatu Batuak dira kide nagusia, eta ondoren, askoz atzerago, Txina, Haiti eta Mexiko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dominikar Errepublika Aldatu lotura Wikidatan


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)