Emakume demonioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emakume demonioa
Datuak
Argitaratze-data 1954
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua A Hell of a Woman
Hizkuntza ingelesa
Herrialdea AEB
Euskaraz
Izenburua Emakume demonioa
Itzultzailea Idoia Gillenea
Argitaratze-data 1994
Orrialdeak 224
ISBN 84-7917-433-1

Emakume demonioa (ingelesez A Hell of a Woman) Jim Thompson idazle estatubatuarrak idatzitako eleberri bat da. 1954an argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frank “Dolly” Dillon, lanbide ziztrinez lanbide ziztrin joaten den gizona, “Ordainerraz” almazenetan aritzen da orain, etxez etxeko saltzaile eta zordunei kobratzaile gisa. Bizitza kaskar horretan, zoritxarreko ezkontzak, alkohola eta indarkeria ere dauden horretan, emakume gazte bat agertzen da, zeina atso batekin bizi den eta berarengandik tratu txarrak jasotzen dituen. Gazte horrekin harreman berezi bat hasiko du Dillonek.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frank “Dolly” Dillon: protagonista.
  • Joyce: Dollyren emaztea. Etxetik alde egin zuen baina berriro itzuli zen.
  • Mona Farrell: bere izebarekin bizi da eta tratu txarrak jasotzen du harengandik. Dillonez maitemintzen da.
  • Farrell andrea: Monaren izeba. Esklabo moduan tratatzen du Mona.
  • Staples: “Ordainerraz” almazenetako arduraduna.
  • Pete Hendrickson: almazenen zordunetariko bat. Dillonek era berezi batean kobratuko du zorra. Gero engainatu egingo du bere laguntza jasotzeko, asmoak aurrera ateratzearren.