Emakumeen ahalduntzerako Eskolak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Emakumeen Ahalduntzerako[1] Eskolak Euskal Autonomia Erkidegoko Udalerrietan toki administrazioko eskolak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hogei bat udalek bultzatuak, udal horietako bakoitzaren berdintasun sailaren bidez. Helburutzat dute emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea, ahalduntze prozesuen bidez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAEn emakumeen ahalduntze eskolak sortu izana lotuta dago euskal feminismoa beste eremu batzuetara eraldaketarekin eta dibertsifikatzearekin lau eremutara, hala nola, eremu asoziatibora, eremu akademikora, lanbideen eremura eta erakundeen eremura.[2]

Euskal aktibismoa giza politikan 70eko hamarkadaren amaieran agertzen da nazioarteko mugimendu feministaren eraginpean. Beraien artean zerikusirik ez zuten emakumeak biltzen dira ordura arte isilpean gordetzen zituzten esperientzia pertsonalen gainean hausnarketak egiteko, beste batzuen artean: jaiotza kontrola eta abortua, indarkeria sexista, dibortzioa, lanaldi bikoitza,... Pertsonala dena politika dela dioen estatubatuarren postulatua jarraituta, [3] emakumeak taldeak antolatuko dituzte, eta hauetan kontzientzia hartzen dute menpeko giza talde bat osatzen dutela, harrez geroztik kalera aterako dira eta hainbat akzio egiteaz gain, politika munduan ere sartuko dira.[2][4][5][6]

Euskal feminismoa erakunde eremura 1988 urtean helduko da Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea sortzen denean. Hiru urtera erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen aldeko I. Ekintza Positibo Plana idatzi zuen (1991-1994). Plan horrek euskal administrazio publikoak, udalek barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako bete behar dituzten maila ezberdinak ezartzen ditu. Hemendik aurrera, hainbat udalerritan hasiko dira berdintasunerako toki planak ezartzen. Horretarako, arloak edo sailak sortuko dira, aurrekontuetan diru-izendapenak aurreikusiko dira, teknikariak eta arduradun politikoak agertuko dira tokiko berdintasun politikak bultzatzeko.

Lehenengo saila Ermuan sortu zen 1991 urtean Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasuna Saila, eta 1992an berdintasunerako lehenengo udal teknikari plaza sortu zuten. 2005 urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu eta Berdinsarea –Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea– sortu ondoren, udal administrazioan berdintasuna sustatzeko diren politikak legitimatu eta bultzatu ziren.

Jabekuntza edo jabetze eskolak udaletako berdintasun arloetan antolatutako proiektuak dira. Lehenengo-lehenengo eskolak mugimendu feministari lotutako berdintasun teknikariek bultzatu zituzten.[2] 2003an Basaurin jarri zen abian lehenengo eskola.[7] Urtebetera, Ermua eta Getxo udalerriak atxikitu ziren iniziatiba honetara eta koordinatuta abiatu ziren.[8] Urtebete geroago, Ondarroa ere sarean sartu zen.[9]

Hiru urteko ibilbidea egin ondoren, proiektu hau erreferente bihurtu zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Eta horren adibide izango da 2007 urtean Gipuzkoan sortutako sarea ondoko udalerri hauek osatu zutena, udaletako informazio publikoan islatzen denez: Arrasate, Azpeitia, Eibar, Hernani eta Urola Garaia. Bi sare hauez gain, apurka-apurka beste ahalduntze eskola batzuk ere sortu direla, honako hauek hain zuzen ere: Bi Bizkaian (Elorrio eta Abadiño), Gipuzkoan bost (Zarautz, Tolosa, Errenteria, Pasaia eta Zumaia) eta bat Álava/Araban (Vitoria-Gasteiz). Durangon, Donostian, Sestaon, Azkoitian…, ez dira eskolak, baina antzeko ikastaroak eta lantegiak antolatzen dituzte.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolak sortzen laguntzen duten ahalduntze prozesuak euskal eta nazioarteko aktibismo feministaren tesi eta oinarrizko dinamiketan inspiratuko dira, eta baita garapen eremuaren ahalduntze feministaren ideian ere.[10][11][12][13][14] Zentzu horretan, beren web orrien bitartez, diote euskal gizartean eta planeta osoan gizarte hierarkiak daudela generoan oinarrituta, testuinguruaren arabera modu ezberdinean agertzen badira ere. Orokorrean, ikusten dute ahalduntzeak, bai maila pertsonalean eta baita kolektiboan ere, eraldaketarako aukera dakarrela benetako parte hartzea izango delako gizartean zein politika munduan. Horretarako, elkartzea, hausnarketa, kontzientzia hartzea, taldeak eta sareak sortzea bilatuko dute.

Eskoletako jarduerak edozeinentzako dira eta ehunka dira gerturatzen diren emakume ezberdinak. Emakume eskoletan batzen dira eta elkarrengandik ikasten dute antolatuta ez dauden emakumeak, elkarteetako eta talde aktibistetako emakumeak, berdintasun teknikariak eta trebatzaileak. Teknikariak eta trebatzaileak diziplina ezberdinetako profesionalak eta unibertsitate-irakasleak dira, hauetako batzuk aktibistak ere izanik. Berdintasun teknikari asko Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) ibiliak dira eta ikasketa feministak eta generokoak burutu dituzte).[15]

Programazioa zabala da eta hainbat aukera eskaintzen ditu: Ikastaroak, lantegiak, mintegiak, tertuliak, berbaldiak eta trebakuntzarako beste modalitate batzuk. Hauek, normalean gela barruan antolatzen diren arren, herrietako plaza eta kaleetan ere aurki ditzakegu. Jarduera gehienak emakumeei zuzenduta daude, nahiz eta batzuetan irekiak izan edonorentzat. Badira, bestalde, eskola batzuk gizonei zuzendutako ekintzak antolatzen dituztenak, helburua emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde konpromiso handiagoa lortzea izanik.

Gaiak askotarikoak dira eta zabaltzen joan dira. Udalerrietako emakume eta sektore feminista ezberdinetako interesak jasotzen dituzte. Adibide batzuk hauek dira: Egungo feminismoaren eztabaida teorikoa, indarkeria matxista, autodefentsa tailerrak, feminismoaren historia Euskal Herrian, abortatzeko eskubidea, lan merkatua, zaintza lanak, kultura eta jatorri ezberdinetako emakumeen solidaritatea, identitatea, gorputza, emozioak, amodioa, sexualitateak, hizkuntza ez sexista, asertibitatea, komunikazioaren trebetasunak eta negoziazioa, jendaurrean berba egiteko teknikak, IKT-en erabilera, etab.

Eskolak, andreen topaleku eta hausnarketa-leku izateaz gain, aukera ematen dute talde moldagarrietan parte hartzeko eta antolatzeko.[9] Era honetara, inplikazio berriak sortzen joan dira eta feminismoaren inguruko sarea, hala nola, berdintasunaren aldekoa hedatuz joan dira. Ekimen berriak ere sortu dira askotariko interesen inguruan: Irakurketa-klubak eta zinema-foroak, euskara eta euskal kultura bultzatzeko taldeak, bertako eta beste jatorri kultural batzuetako andreen arteko truke-guneak, antzerki eta pailazo taldeak, batukada feministak, elkarte eta berdintasunaren aldeko plataforma berriak, eta talde feminista berriak.[15]

Sarean antolatutako eskoletan egiten diren jarduera gehienak beraien gune edo espazio propioetan garatzen dituzte, esate baterako: Ermuko Emakumeen Topalekua, Arrasateko Emakume Txokoa, Basauriko Marienea, Azpeitiko Emakume Txokoa, Ondarroako Etxelila, Eibarko Andretxea, Hernaniko Plaza Feminista, Getxoko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola. Sareez aparte, Donostiako Emakumeen Etxea, Durangoko Andragunea eta Urola-Garaiko Jabetze Eskola badira ere topaguneak, non eskolen ekimenak gauzatzen diren. Gainerako eskolek ez dute leku propioa eta orokorrean jarduerak gune publiko ezberdinetan antolatzen dituzte.

Etxe batzuen instalazioak kolektibo ezberdinen eskura daude emakumeei, edo herritarrei orokorrean, zuzendutako berdintasunaren aldeko jarduera publikoak antolatzeko. Lokala duten edo lokalik ez duten hainbat eskola dira ekintzak emakumeen elkarteen lokaletara eramaten dituztenak. Era berean, oraintsu ekintza batzuk Euskal Herriko Unibertsitateko geletan garatu dira.

Edozein modutan, eskolen inguruan sortzen diren elkarren arteko harreman anitzak ikasle, andre elkarte eta feministen artean iniziatiba ezberdin asko ahalbidetzen dituzte. Bestalde baita, errazten du beste talde edo plataforma misto eta berdintasunaren alde ari diren gizon taldeekin aliantzak sinatzea. Modu honetara, jabetze edo jabekuntza eskolek udaletatik laguntzen ari dira, imajinazioarekin eta modu berezian, euskal gizartearen genero harremanak demokratizatzen.

Emakumeentzako Jabekuntza Eskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekua Izena web
Abadiño Emakumeentzako Jabekuntza Eskola web
Berdintasun Saila web
Arrasate Jabetze Eskola web
Emakume Txokoa web
Berdintasun Saila web
Azkoitia Emakumeok ahalduntzeko ikastaroak pdf
Berdintasun Saila web
Azpeitia Emakumeen Txokoa. Jabetze Eskola web
Parekidetasun Saila web
Basauri Emakumeentzako Jabekuntza Eskola web
Berdintasun Saila. Marienea-Casa de las Mujeres web
Donostia Emakumeen Etxea web
Donostiako Emakumeen Etxea Elkartea web
Berdintasun Saila web
Durango Emakumeentzako jabekuntza ikastaroak web
Andragunea web
Berdintasun Saila web
Eibar Jabetze Eskola web
Andretxea web
Elorrio Emakumeentzako Jabekuntza Eskola web
Berdintasuneko udal zerbitzua web
Erandio Emakumeentzako Jabekuntza Eskola web
Berdintasun Zerbitzua web
Ermua Jabekuntza Eskola web

web

Berdintasun Saila web
Errenteria Emakumeen ahalduntzerako eskolak web
Berdintasun Saila web
Getxo Emakumeentzako Jabekuntza Eskola web
Berdintasun Saila web
Hernani Emakumeentzako Jabetze Eskola web
Berdintasun Saila web
Ondarroa Emakumeentzako Jabekuntza Eskola web
Etxelila web
Berdintasun Saila web
Pasaia Jabekuntza Eskola web
Berdintasun Arloa web
Sestao Emakumeen jabekuntzarako tailerrak

web

Berdintasun Zerbitzua web
Tolosa Jabetze Eskola web
Berdintasun Saila web
Urola-Garaia[16] Emakumeentzako Jabetze Eskola

web

Berdintasun Saila web
Vitoria-Gasteiz Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola

web

Berdintasun Zerbitzua

web

Zarautz Emakumeentzako Jabetze Eskola web
Emakumeen Etxea web
Parekidetasun Saila web
Zumaia Jabetze Eskola web
Berdintasun Saila web

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskarazko testuetan, “ahalduntze”, “jabetze”, “jabekuntza” eta “boteretze” terminoak erabiltzen dira, gaztelaniazko “empoderamiento” edo ingelesezko “empowerment” hitzen baliokide gisa. Gipuzkoako eskola gehienek “jabetze” hitza erabiltzen dute euren izenetan, Bizkaiko eta Vitoria-Gasteizko eskolek, ordea, “jabekuntza” berba
  2. a b c   Esteban, Mari Luz (2014) «El feminismo vasco y los circuitos del conocimiento: el movimiento, la universidad y la casa de las mujeres» in Mendia, Irantzu; Luxan, Marta; Legarreta, Matxalen eta beste Otras formas de (re)conocer. Reflexiones, herramientas y aplicaciones desde la investigación feminista Bilbao: Hegoa-UPV/EHU 61-76. or. ISBN 978-84-16257-02-7 .
  3.   Millet, Kate (1975) Política Sexual México: Aguilar ISBN 9788437626802 .
  4.   Zabala, Begoña (2008) Movimiento de Mujeres. Mujeres en movimiento España: Txalaparta s.l ISBN 978-84-8136-517-7 .
  5.   Epelde Pagola, Edurne; Aranguren Etxarte, Miren; Retolaza Gutierrez, Iratxe (2015) Elkartea, Emagin ed. Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat ISBN 978-8460667032 .
  6.   Gil, Silvia L. (2011) Editor Apellido, Editor nombre ed. Nuevos Feminismos. Sentidos comunes en la dispersión. Una historia de trayectorias y rupturas en el Estado Español Madrid: Traficantes de sueños ISBN 978-84-96453-61-6 .
  7.   Vázquez, Norma (2003) Las escuelas para el empoderamiento .
  8. "Mujer, tus problemas no se solucionan con una varita mágica"
  9. a b   Martín, Almudena (2007) «Red de Escuelas de Empoderamiento para Mujeres» Acercando experiencias de Educación para el Desarrollo Bilbao: Círculo Solidario Euskadi-Euskadiko Elkarbidea .
  10.   Stromquist, Nelly (1997) «La búsqueda del empoderamiento: en qué puede contribuir el campo de la educación» in León, Magdalena Poder y Empoderamiento de las Mujeres Bogotá: Tercer Mundo Editores 75-95. or. .
  11.   Rowlands, Jo (1997) «Empoderamiento y mujeres rurales en Honduras: un modelo para el desarrollo» in León, Magdalena Poder y empoderamiento de las Mujeres Bogotá: Tercer Mundo Editores 213-245. or. .
  12.   Batiwala, Srilatha (1997) «El significado del empoderamiento de las mujeres: nuevos conceptos desde la acción» in León, Magdalena Poder y Empoderamiento de las Mujeres Bogotá: Tercer Mundo Editores 187-211. or. .
  13.   Kabeer, Naila (1997) «Empoderamiento desde abajo: ¿Qué podemos aprender de las organizaciones de base» in León, Magdalena Poder y Empoderamiento de las Mujeres Bogotá: Tercer Mundo Editores 119-146. or. .
  14.   Murguialday, Clara (2013) Reflexiones feministas sobre el empoderamiento de las mujeres Barcelona: Cooperacció .
  15. a b   Fernández Boga, Mertxe (2012) Escuelas para el empoderamiento de las mujeres: nuevas experiencias de formación y transformación feminista en la sociedad vasca Euskadi: UPV/EHU .
  16. Presentadas las jornadas de la Escuela de Empoderamiento de la Mujer

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]