Udal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Udala estatuaren administrazio maila beherena da, udalerri bat administratzen duten pertsonen multzoa, alkateak eta zinegotziek osatua.[1] Udalak oso txikiak direnean, biltzar bidezko funtzionamendua dute, kontzeju ireki izenekoa. Bere egoitzak udaletxe du izena.

Askotan, administrazio maila beherena da baina udal handien kasuan, badaude beheko banaketa administratiboak: auzoak, barrutiak, alkate-auzoak, eta abar.

Euskal Herriko hainbat tokitan, bereziki ekialdeko euskalkiak mintzatzen diren lurraldeetan, udalari eta udaletxeari “herriko etxe” deritze, alkatea “auzapez” izendatzen da eta zinegotzia “hautetsi”.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.