Emerentziana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emerentziana

Bizitza
JaiotzaErroma, III. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 304 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hobiratze lekuaSant'Agnese fuori le mura (en) Itzuli
Heriotza modua: Harrikatzea
Jarduerak
Jarduerakcatechumen (en) Itzuli
Santutegia
Urtarrilaren 23

Find a Grave: 9469457 Edit the value on Wikidata

Santa Emerentziana erromatar martiri kristaua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Ainesen kondairaren arabera, Emerentzianaren ama Ainesen inude eta zaintzailea zen[1].

Aines hil eta egun gutxira, Emerentziana, oraindik kristautasuna ikasten ari zen katekumenoa, haren hilobira joan zen otoitz egitera eta bat-batean paganoek eraso egin zioten. Kristau fedea eta Ainesekiko harremana aitortu zuen eta jendetzak harrikatu zuen. Beraz, Eliza Katolikoaren oinarrien arabera, odol bataioa egin zuela kontsidera daiteke[2].

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emerentzianaren kultua oso antzinakoa da, Jeronimo Estridongoa, Beda eta beste batzuen martirologiak egiaztatzen dutenez, baina haren heriotzaren data zehatza ere ezezaguna da[3]. Orain Santa Emerentziana eguna urtarrilaren 23an ospatzen da, baina Jeronimoren martirologioaren arabera, irailaren 16an ospatzen zen[2].

Neska gazte bat bezala irudikatzen da, harriak altzoan eta liliak eskuan dituena[1].

Santa Emerentzianaren hilobia Erromako Santa Aines elizan dago[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «St. Emerentiana of Rome» Antiochian Orthodox Christian Archdiocese of North America (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  2. a b (Ingelesez) Kirsch, Johann Peter. (1909). «St. Emerentiana» The Catholic Encyclopedia. 5 New York: Robert Appleton Company (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  3. (Ingelesez) «St Emerentiana, Virgin Martyr: Missa “Loquébar de testimóniis”» The Brighton Oratory 2017-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  4. (Ingelesez) Farmer, David. (1996). Oxford Dictionary of Saints. Oxford University Press, 157 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]