Emilia Gómez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emilia Gómez
Bizitza
Jaiotza Casinos1929 (88/89 urte)
Herrialdea  Valentziako Erkidegoa
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Emi la Raquetista

Emilia Gómez Muñoz (Casinos, Valentzia, 1929) erraketista profesionala izan zen 36 urtez. "Emi la Raquetista" goitizenez ezaguna. Aitzindaria izan zen emakumezkoen pilota jokoan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emilia haurra zela Valentzian pilotaleku bat inauguratu zuten eta beti haren bueltan ibiltzen zen aitarekin. Pilota zaletasuna pizten joan zitzaion, baina garai hartan Moscardo ministroak esan zuen ez zela fitxa gehiago egingo, erraketa jokoak desagertu egin behar zuela, ez zelako batere egokia emakumeak hain joko bortitzean aritzea. Giro hartan zail ikusten zuen Emiliak erraketista izatea, baina ez zuen etsi. Hasieran pilotak jasotzen aritu zen "tita" bezala, oso txikia zelako, gero entrenatzen hasi zen. Hain txikia zenez erraketaren kirtena moztu egin behar izan zioten pixka bat, bestela lurra jotzen baitzuen. Oztopoak-oztopo 14 urte zituela, 1944an lortu zuen debutatzea. Valentzian izan zen debuta, ondoren Bartzelonan jokatu zuen. Madril, Sevilla, Valentzia, Euskal Herria, Mexiko eta Kubako frontoien ere jokatu zuen. 1980an erretiratu eta agur esan zion erraketari. [1]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018ko martxoaren 8an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria jaso zuen Oronan. [2]
  • 2018ko urriaren 9an Valentziako Palau de la Generalitat Kirolari Meritua jaso zuen emakumezkoen pilota jokoan aitzindaria izateagatik. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]