Emmy Sariak
Emmy Sariak | |
---|---|
Saritutakoa | Telebistaren sariak |
Babeslea | ATAS/NATAS |
Herrialdea | AEB |
Lehen sari banaketa | 1949 |
Webgune ofiziala | www.emmys.tv |
Emmy Sariak (ingelesez: Emmy Award), urtero, estatubatuar telebista arloan bikaintasunari ematen zaizkion sariak dira.
Banandutako baina elkarren artean lotutako hiru erakundek aurkezten dituzte Emmy Sariak:
- Telebistaren Arte eta Zientzien Akademiak (Academy of Television Arts & Sciences) ordutegi zentral edo primetimeko (arratsaldeko 6etatik gaueko ordu 2ak arte)ko telebista ohoratzen du. Kirolak ez ditu hartzen.
- Telebistaren Arte eta Zientzien Akademia Nazionalak (National Academy of Television Arts and Sciences), goiz eta arratsaldeko ordutegietan emandako kirol, dokumental eta berri saioak saritzen ditu.
- Telebistaren Arte eta Zientzien Nazioarteko Akademiak, AEBetatik kanpoko programazioa saritzen du.
Hiruretatik ezagunenak, Primetime Emmy sariak dira, Daytime Emmy sariak atzetik dituelarik, biek, Sormen Arteen Emmy kategoria propioak dituztelarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emmy sariak, lehen aldiz, 1949an eman ziren, Hollywood Athletic Cluben. Emmy Sarien garaikurrak, konpainia pribatu batek egiten ditu El Dorado Correctional Facility segurtasun nagusiko espetxean, Kansas estatuko El Dorado herrian.
Emmy izenak, bere jatorria, Immy hitzean izan zuen, telebistaren lehen garaietan, kameren irudi erregistroko hodia identifikatzeko erabili zena. Imagin hitzaren txikigarrezko hasierako hizkiak, Immy, Emmy izenean bihurtu ziren, izaera femeninoagoa zuena. Estatuatxoa, emakume bat irudikatzen duena, Louis McManus ingenieriak diseinatu zuen, bere eredua, bere emaztea bera izan zelarik. Bere estatua, deitutako leihaketar iritsi ziren 48etatik, iristen azkena izan zen, eta lehiaketa irabazi zuena izan zen.
Hegoek, artearen musa zen Melpomene irudikatzen dute, eta, atomoak, "zientziaren elektroia"
Primetime Emmy Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Primetime Emmy Sariak, prime time ordutegiko estatubatuar telebista programazioaren bikaintasunaren saritze bezala aurkezten dira. Orohar, zeremonia, iraila erdialde inguruan ospatzen da, telebistako udazkeneko denboraldia hasi aurreko igandean.
ABC, CBS, NBC eta Fox kateak, txandakatu egiten dira, urtero sari hauen zeremonia emateko.
Daytime Emmy sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Daytime Emmy sariak, goiz eta arratsaldeko estatubatuar telebista programazioaren bikaintasuna saritzeko aurkezten dira. Lehen aldiz, 1972ko Primetime Emmy Sarien ospakizunean ospatu ziren, bi urte beranduago, zeremonia propio bat lortu zutelarik
Sports Emmy Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sports Emmy sariak, kirol programazioaren bikaintasunarentzako sariak dira. Zeremonia, astelehen gau batean ospatzen da, udaberrian, ohi, apirileko azken asteetan edo maiatzeko lehen astean. New York Hirian ematen dira.