Emo
Itxura
Emo, halaber emotional hardcore edota emocore deitua, rock musikaren estilo bat da. Post-hardcore eta hardcore punk azpigeneroen nahasketatik sortu zen.
Haren ezaugarrien artean, erritmo eta doinu geldoak daude, bai eta letrak izaera barnerakoi eta pertsonalak izatea, barne emozio, sentipena eta animo egoerez; horrela, musika komertziala saihestu eta olerkigintzan barneratzen da.
1980ko hamarkadaren erdialdean, Washington Hirian sortu zen. Estilo horretako talde aintzindariak Fugazi, Rites of Spring eta Embrace izan ziren.