Emon Behi Bi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emon Behi Bi
Datuak
JatorriaGetxo (Bizkaia)
Musika motapop
Urteakc. 1985 - 1990
Produkzioa
Diskoetxea(k)Buga Records
Taldekideak
Felix Agüero
Julio Orue

Emon Behi Bi pop taldea Getxon sortu zen 1980ko hamarkada bukaeran. Hirian "Getxo sound" delakoa sortu edo bataiatu aurretik, pop berritzailea egiten saiatu zen talderik egon zen, Emon Behi Bi kasu[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizpen propioarekin arduratuta, disketxe propioa bultzatu zuten, Buga Records izenekoa. "Mesias berriak" izeneko disko oso bat kaleratu zuten segituan Buga Records-ekin, Bilboko Deustuko Tio Pete estudioetan. "Hemengo egunsentiak" kantua moldatzeko Joseba Sarrionandia idazlearen bi poemetan oinarritu ziren. Autogestioaren bidetik, beraiek zuzentzen eta gidatzen zuten taldeko gauza guztiak, sustapena edo diskoen banaketak barne. Sustapena ondo joan zitzaien zeren Euskadi Gaztea irratiko musika zerrendan lehen posturaino iristea lortu zuten 1990eko otsaila eta martxoa bitartean,

Zoritxarrez, "Mesias berriak" disko hura kaleratu eta denbora gutxira, 1991. urtean, Felix Agüero abeslaria mendiko istripu batean hil zen[2].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Julio Orue, gitarra
  • Marco, gitarra
  • Felix Agüero, ahotsa
  • David, bateria
  • Alvaro, baxua
  • Luis Alberto, saxoa
  • Gaizka, tronpeta
  • Phil, tromboia
  • Itsaso, ahotsa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emon Behi Bi - "Hemengo Egunsentiak" (1990), by Getxo Sound» Getxo Sound (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  2. En Un Barco Chino. (2017-04-11). Mesias berriak, Emon Behi Bi (Mesias berriak, 1990). (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]