Enbaxadoreak (Holbein)
Itxura
| Enbaxadoreak (Holbein) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Hans Holbein Gaztea |
| Sorrera-urtea | 1533 |
| Izenburua | The Ambassadors, Die Gesandten, Les Ambassadeurs eta Los Embajadores |
| Mugimendua | manierismoa |
| Ekoizpen lekua | Londres |
| Komisarioa | Jean de Dinteville (en) |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta oak panel (en) |
| Dimentsioak | 207 ( |
| Genero artistikoa | erretratua |
| Egile-eskubideak | jabetza publiko |
| Deskribapena | |
| Kokapena | |
| Lekua | National Gallery |
| Bilduma | National Gallery |
| Inbentarioa | NG1314 |
| Jabea | National Gallery |
| Gertaera nabarmenak | 1890 erosketen kudeaketa |
Enbaxadoreak Hans Holbein Gazteak 1533an egindako margolana da. Egun, National Galleryn dago, Londresen. Bi pertsonaren erretratua izateaz gainera, koadroak zehaztasun handiz zenbait zertzelada agertzen ditu (haien esanahia argi ez dago) eta, halaber, protagonisten oinetan oso anamorfosi ezaguna dauka.
Buru-hezur anamorfikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Margolaneko sinbolorik nabariena buru-hezur desitxuratua da, konposizioaren behealdearen erdian. Buru-hezurra perspektiba anamorfikoan marrazturik dago, Pizkundean asmatu zen teknika batean, alegia. Ikusleak koadroari albo batetik begiratu behar dio, garezurra ikusteko.