Edukira joan

Encarnación Cubas Báez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Encarnación Cubas Báez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEncarnación Cubas Báez
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1831ko abenduaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1915eko martxoaren 28a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Encarnación Cubas Báez (Kanaria Handiko Las Palmas, 1831ko abenduaren 15a, Ibíd., 1915eko martxoaren 28a) kanariar idazlea izan zen.[1] Juan Cubas ebanistaren eta Dolores Báez-en laugarren alaba. Bere haurtzaroa amaren heriotza goiztiar eta tragikoak markatu zuen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850eko urriaren 4an, Agustín Millares Torres[3][4] Kanarietako musikari, idazle eta historialariarekin ezkondu zen, eta hamaika seme-alaba izan zituzten, besteak beste, Luis eta Agustín Millares Cubas eta Dolores Millares Cubas idazleak. Bere bizitza, beraz, jarduera intelektual etengabez inguratuta igaro zen, eta, askotan, bere etxea, antzoki txiki bihurtu zen. Antzoki hartan, seme-alabek musika-lanak interpretatzen zituzten, edo, lehenengo, aitak haientzat idazten zituen lanak antzezten zituzten, eta, gero, beraiek idatzitakoak. Bere bizitzaren inguruko giro intelektual eta sortzaile bizi horren ondorioz, bere nortasuna eklipsatuta geratu zen.[2]

Encarnación Cubas y Báez uharteetako bigarren promozio erromantikoaren parte da, Ángela Mazzini Bricala, Victorina Bridoux, María Victoria Ventoso eta Cullen, Cristina Pestana Fierro, Fernanda Siliuto, Dorotea Vizcaíno, Isabel Poggi eta Borsottorekin batera...

1915eko martxoaren 28an hil zen bere jaioterrian.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Encarnación Cubas Báez produkzio laburreko poeta izan zen, «aparteko sentikortasuna» erakutsi zuena.[5] Bere poema batzuk 1882an argitaratu ziren, «Maria» izengoitiarekin, El Museo Canarioren aldizkarian.[2] XX. mendearen erdialdean, bere poema batzuk berriro argitaratu ziren egunkarietan eta Millares y Mujeres en la isla aldizkarietan.[5][6][2]

Bere poesia-lana erromantzeek osatzen dute, giro naturalistaz, eta autorea bere garaiko espiritisten korronteek zuten interesaren emaitzaz harantzago kezkatzen da.[2]

Juan Manuel Trujillo Torresek bere poesia-lana biltzeko lanari ekin zion, baina lan hori ez zen inoiz burutu.[2][7]

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Encarnación Báez Cubasek «Memorias de infancia y juventud/Haurtzaroari eta gazteriari buruzko memoria» batzuk ere idatzi zituen, bere bizitzako hogei urteak biltzen dituztenak, sortu zenetik 1852. urtera artekoak, gutxi gorabehera. Oroitzapen horiek Agustin semearen eskariz idatzi zituen, eta ondorengoek beren familiaren jatorria ezagutzea zuten helburu, baina, zoritxarrez osatu gabe geratu ziren arren, Kanaria Handiko Las Palmas Vegueta Auzoko eguneroko bizitzaren testigantza interesgarriak dira, XIX. mendeko hogeita hamarreko eta berrogeiko urteen artean, errealismo femeninoaren pertzepzio oso batetik kontatua.[2] Bere narrazio-talentua bereziki nabarmentzen da memoria horien addenda moduko batean. Las Palmastik Utiacako kortijo grankanariarrerako bidaia kontatzen duenean.[7]Amaitu gabeko memoria horiek 2006an argitaratu zituen Lothar Siemens Hernándezek.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. González Trujillo, Mauricio. (2004). «María de la Encarnación Cubas Báez» Genealogía Trujillo de la Torre.
  2. a b c d e f g h «Encarnación Cubas Báez (Las Palmas de Gran Canaria, 1832-1915) : memorias de su niñez y juventud» El Museo Canario LXI: 323-352. 2006 ISSN 0211-450X..
  3. Mujer y Cultura en Canarias. Colectivo de Mujeres Canarias 2010, 50-51 or..
  4. «La saga de los Millares: una familia con proyección internacional» En La enciclopedia de canarios ilustres (La Laguna: Centro de la Cultura Popular Canaria): 300-315. 2005.
  5. a b «Colaboradores en este número: [Biografías»] Millares 1: 109-110. 1964.
  6. «Colaboradores en este número: [Biografías»] Millares 2: 217. 1964.
  7. a b «Cubas Báez, Encarnación» Revista BienMeSabe, n.º 648 8 de abril de 2015.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]