Encarnacióngo inauteriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Encarnacióngo inauterietako karrozak.

Encarnacióngo inauteriak (gaztelaniaz: Carnaval encarnaceno edo Corsos encarnacenos) Encarnación hirian egiten den festarik handiena eta Paraguaiko inaute-festarik handiena da.

Urtean sei gauetan ospatzen dira, horietatik bost larunbatetan direla eta beste eguna ostiral batean dela, betiere urtarrila eta otsaila hilen bitartean eta garizuma hasi aurretik eta egiten duen eguraldiak baldintzaturik.

2014az geroztik ospakizunak 12.000 ikusle ingururentzako edukiera duen Sanbodromo Gizarte Zentroan (gaztelaniaz: Centro Cívico Sambódromo) egiten dira.

Ospakizun bat izateaz gain, lehiaketa bat ere bada. Klubak eta auzoetako karrozak lehiatzen dira eta epaimahai batek kalifikatzen ditu kategoriaren arabera: erregina, emakume enbaxadorea, konpartsarik onena, karrozarik onena, musa, musika-talderik onena, eta abar.

Inauterien museoa Sanbodromoan dago, agintarientzako palkoen azpian, eta bertan ikus daiteke inauterien historia eta urte bakoitzeko irabazleak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Encarnacióngo inauterietako partaideak.

Udalaren arabera lehen inauteriak 1916an izan ziren Carlos Antonio López Burdinbidearen irekiera eta europar jatorriko migratzaileen (batez ere italiar jatorrikoak) etorrera batera gertatuz. Inauteriak Europan jatorria duen ospakizuna izanda, migratzaileen etorrerak pisuzko eragina izan zuen sorreran.

Hasierako urteetan inauteriak gizonek bakarrik parte hartzen zuten eta Francisco Solano López marexalaren hiribidetik egiten ibilaldiak ziren. Inauteriek hainbat etenaldi izan ditu urteetan zehar, hala nola 1920ko hamarkadako egoera politiko okertuagatik, Encarnacióngo zikloiagatik edota Chacoko gerragatik.

1936an encarnaciondarrek inauteriak ospatzeari ekin zioten berriro, apalak baziren ere. 1940 eta 1945 bitartean ospakizunak alaituz joan ziren. 1950eko hamarkadan emakumeak parte hartzen hasi ziren, jaiak dantza dotore eta exotikoekin alaituz.

1990eko hamarkadan inauteriak Rodríguez de Francia hiribideko Zona Garaian egiten hasi ziren eta Inauterien Batzordea sortu zen parte hartzaileak batzeko asmoz. "Paraguaiko Inauterien Hiriburua" ezizena eman zioten.

2012an inauterien ospakizunak lekuz aldatu ziren, Ibaiertzeko hiribidearen zati batera. 2014az geroztik, ordea, Sanbodromo Gizarte Zentroan ospatzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]