Ene baitan bizi da

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ene baitan bizi da
Jatorria
Egilea(k)Maddi Ane Txoperena
Argitaratze-data2020
IzenburuaEne baitan bizi da
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Ene baitan bizi da 2020an Maddi Ane Txoperenak plazaratutako lehen eleberria da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marie da liburuko protagonista nagusia. Lapurtarra da, Donibane Lohizunekoa, eta Parisen zientzia politikoak ikasten ari da. Uda amatxiren baserrian pasatzea erabakiko du, Beran (Nafarroa); ikasketak bukatzeko lan bat egin behar du, eta, bere amatxi gaztetan neskame aritu zela jakinda, hari horri tiraka hasiko da. Hain zuzen, Josefina da kontakizuneko bigarren hari nagusia, Marieren amatxi, neskame ibili zen garaiko bizipenak agertuko dituena.[1]

Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak 2020an Bilboko Areatzako Liburu Azokaren 50. Edizioan Zazpi Kale saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.