Enijärvi
Enijärvi Enijärvi (fi) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 207,9 m |
Mota | aintzira eta lake or pond (en) |
Azalera | 10,0219 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 66°50′48″N 26°47′32″E / 66.84653°N 26.79215°E |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Herri | Kemijärvi |
Enijärvi aintzira Finlandiako Kemijärvi udalerrian dagoen aintzira bat da, Javarus herrixka eta Pyhä-Luosto Parke Nazionaletik hurbil. Kemijärvi aintziraren bihotzetik ateratzen diren aintzira txikitxoetako bat dugu hau, bizilagun duen Lapalionjärvi aintzirarekin batera. Arrainen oparotasunagatik eta ur gardenengatik da ezaguna; izan ere, arrantzaren paradisua da eta hala nola, izokin eta perka antzeko arrain-mota ugari aurkitu daiteke bertan.
Inguruko landaredia basoen Lappi lurraldean aurkitzen diren landare ohikoak da; hala nola, azaleak, azeri-mahatsak eta urki zilarkarak.
Faunari dagokionez, igarabak edo urtxakurrak dira nagusi bertako uretan eta lehen aipaturiko izokin eta perka antzeko arrainez elikatzen dira. Altzeak, elur-oreinak eta hartz arreak dira inguruetan agertu daitezkeen ugaztun handi eta esanguratsuenak. Hegaztiei dagokienez, eskinoso abeslariak eta zapelatzak dira nagusi [1].
Aintzirak hamarka uharte ditu, baina gutxi batzuk baino ez dira esanguratsuak; hala nola, iparraldean aurkitzen diren Halmesaari eta Teerisaari uharteak, eta hegoaldeko Kaakkurisaari, Korppisaaret, Korppisalmi, Lehdikkosaari eta Männikkösaari uharteak.
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxienez hogei bat uharte izango ditu Enijärvi aintzirak; nahiz eta oso txikiak izan, hamazazpi hauek dute izena:
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]