Edukira joan

Kalkiaisjärvi

Koordenatuak: 66°51′00″N 27°35′39″E / 66.84998°N 27.59429°E / 66.84998; 27.59429
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalkiaisjärvi aintzira» orritik birbideratua)
Kalkiaisjärvi
Kalkiaisjärvi (fi)
Datu orokorrak
Garaiera152 m
Motaaintzira eta lake or pond (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak66°51′00″N 27°35′39″E / 66.84998°N 27.59429°E / 66.84998; 27.59429
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
HerriKemijärvi
HustubideaKemijoki ibaia

Kalkiaisjärvi aintzira Finlandiako Kemijärvi udalerrian dagoen aintzira bat da, Kemijärvi eta Outijärvi aintziretatik eta Kemijoki ibaietik hurbil. Kemijärvi aintziren bihotzetik ateratzen diren aintzira txikitxoetako bat dugu hau, bizilagun dituen aintzirekin batera. Arrainen oparotasunagatik eta ur gardenengatik da ezaguna; izan ere, arrantzaren paradisua da eta hala nola, izokin eta perka antzeko arrain-mota ugari aurkitu daiteke bertan.

Inguruko landaredia basoen Lappi lurraldean aurkitzen diren landare ohikoak da; hala nola, azaleak, azeri-mahatsak eta urki zilarkarak.

Faunari dagokionez, igarabak edo urtxakurrak dira nagusi bertako uretan eta lehen aipaturiko izokin eta perka antzeko arrainez elikatzen dira. Altzeak, elur-oreinak eta hartz arreak dira inguruetan agertu daitezkeen ugaztun handi eta esanguratsuenak. Hegaztiei dagokienez, eskinoso abeslariak eta zapelatzak dira nagusi [1].

Aintzirak bi uharte ñimiño baino ez ditu, aintzira izoztua gelditzen denean mendixkatxoak diruditenak. Urak Kemijoki ibaitik iritsi eta Kemijoki ibaiaren bitartez Kemijärvi aintziraraino iristen dira.

Oinas, Varrio eta Ylikylä herrixkek osatzen duten hirukiaren erdian dago.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]