Edukira joan

Enol aintzira

Koordenatuak: 43°16′20″N 4°59′28″W / 43.2721°N 4.99108°W / 43.2721; -4.99108
Wikipedia, Entziklopedia askea
Enol aintzira
Datu orokorrak
Garaiera1.134 m
Motaaintzira
Luzera0,75 km
Zabalera0,4 km
Sakonera25 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′20″N 4°59′28″W / 43.2721°N 4.99108°W / 43.2721; -4.99108
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
Asturiasko kontzejuCangues d'Onís
Babestutako-eremuaEuropako Mendietako Parke Nazionala

Enol aintzira edo Enol lakua Covadongako aintzirak bezala ezagutzen diren bi antziretako bat da, Espainiako Asturias erkidegoan kokatzen da. Bi antziretatik handiena da, Covadongatik 10 kilometro eta Cangues d'Onís udalerritik 25 kilometro ingurura dago.

1.070 metroko garaieran kokatua dago, Cornión mendigunearen erdialdean, 25 metroko sakonera, gehienezko 750 metroko luzera eta 400 metroko zabalera du.

Parke Natural honetako turismoguneetatik gertu eta akanpalekutik oso hurbil, aintzira honek ustiaketa turistikoaren presioa jasaten du, eremu honetako turismo erakargune garrantzitsuenetakoa delarik, bertan bainu bat nahiz submarinismoan jardun daitekelarik (betiere urpeko lohia mugitu ez dadin, honek ikuspena murrizten baitu).

Enol aintziraren urpean Covadongako Ama Birjinaren irudi bat dago, urtero irailaren 8an ospatzen den prozesiorako urgainera igo ohi delarik. Usadioaren arabera Enol izena duten seme guztiak Enol aintzirako uren eraginak sortutako zoriona eta zorte ona izan ohi dute.

Aintzira glaziar fronte baten atzeraldiaren ondorioz sortu zen, bertan itxigune gisa morrenaren frontea gelditu zelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]