Enperadorearen jantzi berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enperadorearen jantzi berria
Vilhelm Pedersen (1820-1859) ilustratzailearen irudia, Andersenen lehenbiziko ilustratzailea izan zena.
Datuak
IdazleaHans Christian Andersen
Argitaratze-data1837ko apirilaren 7a
GeneroaIpuina
Jatorrizko izenburuaKeiserens nye Klæder
Hizkuntzadaniera
Herrialdea Danimarka
Euskaraz
IzenburuaEnperadorearen jantzi berria
Argitaratze-data2007
BildumaEkilore
Orrialdeak16
ISBN8482632310

Enperadorearen jantzi berria (danieraz: Keiserens nye Klæder) Hans Christian Andersen daniar idazlearen ipuin bat da. 1837ko apirilaren 7an Haurrei kontatzeko maitagarrien ipuinak ipuin-bildumaren barnean argitaratu zuen. Ipuin barruan ikaskizun bat duen fabula bat da: «Mundu guztiak egia dela uste duena ez du zertan egia izan», edota «Ez dago galdera inozorik»

Ipuina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela urte asko, urrutiko erresuma batean, errege zuhur bat bizi zen; hala ere, ba omen zuen akats bat: bere jantziez gehiegi arduratzen zen. Egun batez, Guido eta Luigi Farabutto izeneko jostun hitzontzi lotsagabeak agertu zitzaizkion eta esan zioten josiko ziotela oihalik leun eta finenekin egindako jantzi bat. Jantzi hura, aipatu ziotenez, ergelentzat ikusezina zen baita haien lanposturako adinako mailarik ez zuten guztientzat ere. Jakina, han zen inongo jantzirik; beraz, alproja pare hark soineko bitxi hura egiteko beharrezkoak ziren material garestiak gorde egiten zituzten eta josten ari zirelakoa egiten ematen zuten denbora.

Enperadorea bera ere hasi zen zalantzekin ez zuelako jantzirik ikusten; urduri zegoenez, haren ardurapeko bi gizon bidali zituen jostunen lana zelatatzera. Jakina, bietako inortxo ere ez zen jantzia ikusteko gauza; hala ere, goraipatzen hasi ziren biak ala biak. Ordurako hiri guztiak bazuen jantzi harrigarri haren berri eta, hori zela-eta, herritar asko eta asko irrikaz zeuden ikusteko bertatik bertara zer tentelak ziren auzokideak eta lagun hurkoak.

Egun batean iruzurgileek enperadoreari soinekoa janzten ziotelakoa egin zuten; bera, jantzia ikusteko gai ez zela onartu nahi ez, eta hiriko kaleetan zehar atera zen ustezko soineko berriarekin desfilatzera.

Herritarrak enperadorearen soinekoa goraipatzen hasi ziren, auzokoek igarri ez zezaten ez zirela jantzia ikusteko gai; alabaina, halako batean, jendartean zegoen haur batek honako hau esan zuen aldarrika:

« Larrugorritan doa-eta! »

Hori entzunda, marmar bat zabaldu zen jendartean; handik gutxira, jendea oihuka hasi zen enperadorea biluz-biluzik zihoala garrasi eginez. Enperadoreak hura entzunda, eta arrazoi zutela jakinda ere, burua tentetu eta desfilea amaitu zuen.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]