Hans Christian Andersen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hans Christian Andersen
HCA by Thora Hallager 1869.jpg
Bizitza
Izen osoa Hans Christian Andersen
Jaiotza Odense1805eko apirilaren 2a
Herrialdea  Danimarka
Lehen hizkuntza Daniera
Heriotza Kopenhage1875eko abuztuaren 4a (70 urte)
Hobiratze lekua Assistens Cemetery
Familia
Ama Anne Marie Andersdatter
Ezkontidea(k) ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak Daniera
Lanbidea
Lanbidea idazlea, poeta, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea, autobiografialaria, antzerkigilea, kazetaria eta bidaiaria
Lantokia(k) Kopenhage
Lan nabarmenak The Improvisatore
A Walking Tour from Holmen’s Canal to the Eastern Point of Amager in the Years 1828 and 1829
The Fairy Tale of My Life
The Ugly Duckling
Jasotako sariak
Mugimendua erromantizismoa
Genero artistikoa fairy talea
IMDb nm0026153
Hans Christian Andersen Signature.svg

Hans Christian Andersen edo H.C.Andersen (Odense, 1805eko apirilaren 2a - Kopenhage, 1875eko abuztuaren 4a) idazle danimarkar handia izan zen, bai eta danierazko idazlerik ezagunenetarikoa ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odensen jaio zen (gaur egun bere etxea museo bat da. Zapatari baten semea zen. 1816. urtean umezurtz geratu zenez, ikasketak utzi zituen eta operako abeslari postu baten bila abiatu zen Kopenhagera. Beti nahi izan zuen aktore izan. Horregatik joan zen Danimarkako hiriburura. Ahotsa ahuldu egin zitzaion eta opera albo batera utzi egin behar izan zuen baina Kopenhagen dantza ikasteari ekin zion bertako Erret-Antzokian.

Urte batzuk igaro ondoren, 1855. urtean, nobelak, poesiak eta antzerkiak idazteaz gain, "nire bizitzako abentura" izeneko autobiografia idatzi zuen. Hauetaz gain, Andersenek asko bidaiatu zuenez, bere esperientziak idatzi zituen. Euskal Herria ere bisitatu zuen. Bere lan garrantzitsuenak gaur egun hain ezagunak diren ipuinak dira, adibidez: berunezko soldadutxoa, printzesa eta ilarra, edurnezuri...

1872. urtean ohetik jauzi zen eta hainbat zauri egin zituen eta horien ondorioz 1875. urtean hil egin zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak idatzi bazituen ere, mundu mailan famatu egin dutenak haurrentzako bere ipuinak izan dira (200 baino gehiago): "Den lille Havfrue" ("Sirenatxoa") eta "Den grimme ælling" ("Ahatetxo itsusia")

Bibliografia aukeratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1835- "Tommelise" ("Txiki txikitxoa")
  • 1837- "Den lille Havfrue" ("Sirenatxoa")
  • 1837- "Keiserens Nye Klæder" ("Enperadorearen jantzi berria")
  • 1843- "Engelen" ("Aingerua")
  • 1843- "Den grimme ælling" ("Ahatetxo itsusia")
  • 1843- "De vilde svaner" ("Zisne basatiak")
  • 1844- "Nattergalen" ("Urretxindorra")
  • 1848- "Den Lille Pige Med Svovlstikkerne" ("Neskato txikia poxpoloekin")

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Christian Andersen Aldatu lotura Wikidatan