Enrique Vallespí Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Vallespí Pérez
Bizitza
Jaiotza1929ko uztailaren 18a
Herrialdea Espainia
Heriotza2021eko abuztuaren 22a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, historiaurrelaria, arkeologoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea  (1956 -  1965)
Deustuko Unibertsitatea  (1965 -  1969)
Nafarroako Unibertsitatea  (1969 -  1975)
Oviedoko Unibertsitatea  (1975 -  1977)
Sevillako Unibertsitatea  (1977 -  1999)

Enrique José Vallespí Pérez (19292021eko abuztuak 22[1]) Nafarroako eta Sevillako Unibertsitateetako ikerlari eta irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozan azterketak eginez ikasi zuen eta 5. batxilergoko urtean Bartzelonara joan zen eta Zaragozako Unibertsitatean ikasi zuen Filosofia eta Letrak karreran historia eta arkeologo izateko ezohiko sariarekin 1956an eta urte berean tesina egin zuen. Tesia hasi zuen eta Arkeologiako irakasle laguntzaile zen bitartean eta 1958an tesia aurkeztu zuen unibertsitate berean 1963 arte.[2]

Juan Cabrérekin batera Behe Aragoiko arkeologo taldekoa zen Lorenzo Pérez Temprano (1865-1954an hila) arkeologoaren biloba zen eta horrela sartu zen arkeologia munduan.[2]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeologo askoren irakasle, bere lehen irakasle lanak Bigarren Hezkuntzan izan ziren Zaragozan (eta besteak beste Gasteizko Ramiro de Maeztu Institutuan) eta lanean hasita ikasi ahal izan zuen unibertsitatean.[2][3]

1965-1969 artean Gasteizera joan zen irakasle unibetsitateko eskola sortu asmoz (han ezagutu zituen Jose Migel Barandiaran eta Domingo Fernández Medrano, Arabako Arkeologia Museoko zuzendaria izan zena), baina lortu ez zenez, eta jarraian Nafarroako Unibertsitatean egin zuen lan 1969tik 1975era eta irakasle titular plaza finkoa lortu zuen.[2][3]

Oviedoko unibertsitatean bi ikasturtez izan zen irakasle 1975-1977 artean eta handik Sevillako Unibertsitatera aldatu zen lana egitera, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean. 2000. urtetik erretiratuta zegoen eta ikerlari emeritu gisa jarraitzen zuen bertan.[3][4]

Jarduera zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikerketa gaiak ugariak izan ziren:

  • Behe eta Erdi Paleolito Aroak Ebro haranean (Urbasakoak garrantzitsuenak); Bullaque ibaiaren harana (Porzuna aztarnategia) eta Andaluzian, Guadalquivir ibaiaren beheko arroko terrazak.[4]
  • Neolito Arotik Brontze Arora garatu zituen: lebantiar margolanetatik, bizileku eta harrizko industria tailerretara, bai Ebro haranean (Aragoin, Euskal Herrian —Araba eta Nafarroan— eta Errioxan), bai Gaztela Manchan, bai eta Andaluzian.[4]

Argitalpen hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vallespí Pérez, E. y Díaz del Olmo, F. (1996): “Industries in quartzite and the beginning of the use of flint in the Lower and Middle Palaeolithic Sequence of the Bajo Guadalquivir.” Non-Flint Stone Tools and the Palaeolithic Occupation of the Iberian Peninsula. BAR International Series 649, 135-140. Oxford
  • Vallespí Pérez, E. (1995): “El Bajo Guadalquivir en el Paleolítico Inferior y Medio peninsular.” Homenaje a J. González Echegaray. Monografías Altamira 17, 13-16. Santander: Museo y Centro de Investigación de Altamira.
  • Ramos Muñoz, E., Vallespí Pérez, E. y Álvarez García, G. (1993): “Industria lítica calcolítica tallada en arenisca de la Sierra de Líbar, en la Serranía de Grazalema (Málaga-Cádiz).” Gades 21, 9-46. Cádiz: Diputación de Cádiz.
  • Vallespí Pérez, E. (1992): “Las industrias achelenses de Andalucía: ordenación y comentarios.” Spal 1, 61-78. Sevilla: Universidad de Sevilla.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barandiarán Maestu, I.; Vallespí Pérez, E. (1980): Prehistoria de Navarra, Pamplona: Diputación Foral de Navarra. Museo de Navarra - Institución Príncipe de Viana. {{ISBN| 84-235-0501-4}}.
  • Vallespí Pérez, E.; García Serrano, R. (1980): Achelense y musteriense de Porzuna (Ciudad Real), Ciudad Real: Museo, D.L. ISBN 84-500-3517-1.
  • Vallespí Pérez, E.; Ciudad Serrano, A.; García Serrano, R. (1985): Achelense y Musteriense de Porzuna (Ciudad Real): materiales de superficie, II (muestra de las colecciones de A. Retamosa y M. Expósito). Ciudad Real: Universidad de Castilla-La Mancha. ISBN: 84-600-4048-8.
  • Vallespi Perez, E.; Ciudad, A.; Hurtado Perez, Victor M.; Garcia Serrano, R.; Caballero Klint, A. (1985): Materiales del Neolitico Final-Eneolitico de la Vega de los Molares (Aldea del Rey, Ciudad Real). Ciudad Real: Museo de Ciudad Real. Estudios y Monografias. {{ISBN|84-505-2489-X}}

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]