Deustuko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Universidad de Deusto
Deustuko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea (Bilbo), Francisco de Cubas eta Jose Maria Basterra.jpg
Unibertsitatearen Bilboko eraikin nagusia.
Deustuko Unibertsitatea hemen kokatua: Bilbo erdigunea
Deustuko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea (Bilbo erdigunea)
Akronimoa UD
Ezarpena 1886
Mota Katolikoa
Errektorea José María Guibert Ucín, SJ [1]
Kantzilerra Adolfo Nicolás Pachón
Irakasleak 650
Ikasleak 10.000
Afiliazioa Jesusen Konpainia
Kokapena Bilbo eta Donostia
,  EH
Webgunea www.deusto.eus

Deustuko Unibertsitatea (UD) Bilboko izen bereko auzoan dagoena da, mundu mailan ezaguna dena.

Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, jesulagunek goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Laster jarri ziren harremanetan kulturaz eta hezkuntzaz arduratuta zegoen eta merkataritzan ziharduen goi burgesiako talde batekin. Horrela, 1881eko urriaren 26an, Bilbon industria goraka zihoan une horretan, Jesusen Konpainiaren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. Etxearen eraikuntzaz arduratzeko (Francisco de Cubas y Gonzáles Montesi agindutako Eraikin Nagusia eraikitzeko) "La Enseñanza Católica S.A." sortu zen. Bertan hartzen zuten parte garai hartako 13 pertsona ospetsuk, Casilda Iturrizar, Epalzaren alargunak besteak beste.

1916an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz. Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen 1912an, AEBetan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Italian sortutakoen ildotik. Agirre Bizkaitar Fundazioak finantzatu zuen Espainian aitzindari izan ziren ikasketa hauek sortzeko proiektua.

Estatu barnean, prestigio gehien duen unibertsitateen tartean dago.

Gerra Zibila eta gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolak ematen, ordea, aurrera jarraitu zuten Bizkaiko Kultura Akademian. "Unibertsitate Komertzialak", Agirre Bizkaitar Fundazioarena zenez, normal jarraitu zuen Gerra Zibila hasi arte. Gerra garaian, Unibertsitatea base militar bihurtu zen eta, Bilbo erori (1937) eta 1940ra arte, presoen kontzentrazio esparru, ospitale eta hornidurak banatzeko gune ere izan zen. 1940an ekin zitzaien berriro unibertsitateko eginkizunei.

Onarpen ofiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarteak egoera horren berririk ez bazuen ere, onespen ofiziala jasotzeko gestioei ekin zitzaien, bidegabeko egoera honi irtenbidea emateko. 1962ko apirilaren 5ean Espainiako Gobernuaren eta Egoitza Santuaren arteko hitzarmena sinatu zen eta horrek eman zien oinarri juridikoa unibertsitate katolikoei edo Elizaren unibertsitateei.

1963ko abuztuaren 10ean Egoitza Santuak kanonikoki eratu zuen Deustuko Unibertsitatea eta urte bereko irailean onartu zituen Estatuak Zuzenbideko eta Filosofia eta Letretako (Filologia Modernoaren saila) fakultateak. Ordutik aurrera ikasle kopurua eta unibertsitateko ikastegiak ugaritu egin dira. 500 ikasletatik 1.000ra pasatu zen eta, 5 urtean, 2.700era; 10 urtean 5.000ra, gaur egunean dauden ia 14.000 ikasletara iritsi arte. Gainerako fakultateak elkarren atzean onartu zituzten, Ekonomia eta Enpresa Zientziekin hasi 1973an eta 1979an Informatikakoarekin bukatu arte.

Donostiako campusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusa»

Hasiera batean EUTGen Enpresa Teknika, Zuzenbidea, Ekonomia Zientziak eta Ingeniaritzarako prestakuntzako kurtso bat ematen ziren. 1969an Filosofia eta Letren Fakultatea Deustuko Fakultatearen atal gisa sortu zen. 1979an Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea Deustukoaren menpeko fakultate gisa sortu zen eta 1990ean gertatu zen Donostiako ikastegiaren benetako fusio juridikoa Deustuko Unibertsitatearen bigarren campus bezala. Gaur egun Ekonomia Zientzietako Fakultatea, Giza Zientzien Fakultatea, Turismoko Unibertsitate Eskola eta Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola ditu.

Anaia Garate[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Francisco Garate»

Lehen ikasketak Azpeitiko eskolan egin eta 14 urterekin Urduñako "Nuestra Señora de la Antigua" ikastetxera joan zen morroi. Garai horretan sortu zitzaion erlijioso-bokazioa. 1874an hasi zuen nobiziotza Frantziako hegoaldeko Poyannen, 1868ko iraultzaren ondorioz kanporatutako Espainiako jesulagunen babes izan zen herrian. 1877an A Guardako (Pontevedra) ikastetxera bidali zuten, sakristau eta erizain lanak betetzera. Bertan egin zituen azken botoak 1887ko abuztuaren 15ean. Hurrengo urtean heldu zen sortu berria zen Deustuko Unibertsitatera, atezaintzaz arduratzeko, eta 1889tik sakristau ere izan zen. Laster igarri zitzaizkion jainkozaletasuna, pazientzia eta zerbitzurako joera. Deustuko ikasleek anaia "Finuras" ezizena eman zioten bere jokabide zintzoa zela eta. Ikasleen gaiztakeriak aita jesulagunen aurrean zuritzen bazituen ere, ezin izaten zuten hain erraz engainatu. Hori dela eta, ikasleek oso maite zuten eta itzal handia zioten. Anaia Garateren zereginen artean bisitariekiko harremanak izatea ere bazegoenez, bere santutasunaren ospea laster zabaldu zen Deustuko hormetatik kanpo. Anaia Garate 1929an hil zen, 72 urte zituela. Azken zeregin honetan 41 urte eman zituen, Unibertsitatean ia hutsik egin gabe. 1946an eraman zituzten ospe handiz anaia Garateren gorpuzkinak Unibertsitateko kapera publikora eta, 1964an kapera hau kendu zutenean, atezaintzatik gertu zegoen toki berezi batean kokatu zituzten. Bien bitartean eta 1939tik aurrera dohatsu izendatzeko tramiteak burutzen hasi ziren. Joan Paulo II. Aita Santuak anaia Garateren bertuteen apartekotasuna goraipatu zuen eta dohatsu izendatu zuen 1985eko urriaren 6an. Anaia Garate dohatsuaren gela, bigarren klaustroan, zegoen bezala gorde da. Unibertsitateko atarian, bere gorpuzkinak dauden kaperaren ondoan, bustoak eta oroitarriak gogorarazten digute Unibertsitateko atezain txiki-handia. Kapera Gotikoan anaia Garateren beste eskultura bat ikus daiteke, gorputz osokoa honakoa.

Errektoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errektorea autoritate handiena da unibertsitateren barruan. Deustuko Unibertsitateko lehen errektorea Luis Martín García (1885-86 ikasturteetan) izan zen. Azken errektoreak hurrengoak izan dira:

Ikastegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitateak fakultateez gain, institutuak, katedrak eta Hizkuntza Zentroa ditu. Guztira zazpi fakultate ditu:

Liburutegi berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Deustuko Unibertsitateko liburutegia»
Deustuko Unibertsitateko liburutegia.

2008ko abenduan zabaldu dute Abandoibarran, Unibertsitatearen eraikin nagusia eta Guggenheim Bilbao Museoaren aretan. Diseinua Rafael Moneo arkitektoak egin du. Fatxada beirazko bloke zehargardenez osatua dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deustuko Unibertsitatea Aldatu lotura Wikidatan